19:53

Athletic club

Zeniten garaipena

Athletic ez da zerrendaburu izango Txapeldunen Ligako zozketan

Zenitek 3-0 irabazi dio Limasoli eta talde errusiarra zerrendaburu izango da datorren ostiraleko zozketan. Talde bizkaitarra, ordea, ezda bost zerrendaburuen artean egongo.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Zenitek Txapeldunen Ligako atariko hirugarren anporaketa gaindutu du, eta zerrendaburu izango da datorren ostiraleko azken kanporaketako zozketan. Errusiarrek 1-0 galdu zuten joaneko partida Limasolen aurka, baina asteazken honetan 3-0 irabazi dute Errusian. Horrenbestez, Athletic ez da zerrendaburu izango Champions Leagueko multzoen fasera sailkatzeko atariko kanporaketen zozketan.

Abuztuaren 8an, ostiralean, egingo da zozketa (12:00etan) UEFA erakundearen egoitza nagusian. Arsenal, Bayer Leverkusen, Porto, Napoli eta Zenit izango dira zerrendaburu zozketan eta talde hauetako bat izango da Athleticen aurkaria.

Valverdek zuzentzen duen taldeak abuztuaren 19an edo 20an jokatuko du atariko kanporaketako joaneko partida eta abuztuare 26an edo 27an, itzulerakoa.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena