Athletic club
Denboraldi-aurrea
Erredakzioa
Aritz Adurizek eta Markel Susaetak egin dituzte Athleticen golak, Werder Bremenen aurka. Lehenengoak bi txartel hori ikusi ditu.
Albisteak (2)
Athleticek berdinketa lortu du Werder Bremenen kontrako partidan (2-2). 12. geratu zen azken denboraldian Alemaniako Ligan. Austriako azken lagunartekoa izan da Ernesto Valverderen taldearentzat. Hamar egun egon dira denboraldi-aurreko 'stage'an.
Entrenatzaileak iazko titularrak jarri ditu hamaikakoan, Unai Lopez gaztea kenduta. Ander Herreraren ordez jokatu du bigarren aurrelari bezala.
20. minutuan, Aritz Adurizek, Markel Susaetaren pase bat aprobetxatuz, lehenengo gola egin dio Wolf atezainari. Alemaniarrek berdindu dute gero, eta Aduriz kanporatu du epaileak, protestatzeagatik. Lagunarteko batean ohikoa ez den gertaera izan da, eta bigarren txartel horia ikusi du aurrelariak.
Susaetak bigarrena sartu du atsedenaldia baino lehen, baina bigarren zatian, berriz berdindu dute aurakriek, Bartelsen golarekin. Garaipenaren gola sartzetik gertu egon da Athletic azken minutuetan.
Hurrengo zuzenekoak
16 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Lau t'erdiko Serie B Finala: Bakaikoa vs Larrazabal |
17 | 23:00 - 01:00 | BOXEOA | Espainiako Txapelketak |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa