Athletic club
Kontratu luzatzea
Erredakzioa
Horrez gain, kontratua desegiteko klausula 45 milioikoa izatea adostu dute jokalari nafarrak eta talde zurigorriak.
Albisteak (2)
Iker Muniainek Athleticekin duen kontratua beste bi urtez luzatu du eta, ondorioz, 2017ko ekainaren 30a arte izango da talde zurigorrian.
Horrez gain, kontratua desegiteko klausula 37,5 milioi eurotik 45 milioira handitzea adostu dute bi aldeek. Kontratu luzatze honekin, Athleticek jokalari garrantzitsu baten jarraipena ziurtatu du, Ander Herrera Manchester Unitedera joan ostean.
Athleticek ohar baten bidez eman du akordioaren berri eta, horrenbestez, jokalari nafarrak taldea uzteko azkenaldian sortu diren zurrumurruak amaitu dira.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa