16:52

Athletic club

Txapeldunen Ligako atarikoa

Arsenal eta Napoles, Txapeldunen Ligako 'mamuak' Valverderentzat

Erredakzioa

Zenit San Petersburgoren sailkapenaren ostean, eta Atheticen atarikora igarotzen bada, zuri-gorriak ez dira zerrendaburuak izango.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailearen arabera, Napoles eta Arsenal dira Txapeldunen Ligako atarikoaren 'mamuak'. Momentuz, Athletic ez da zerrendaburua izango, Zenit San Petesburgo sailkatu delako.

"Badirudi Arsenal eta Napoles direla mamuak, baina ikusiko dugu. Edozeinek du puntuazio altua", esan du Valverdek. Zenit, Porto eta Bayer Leverkusen ere badaudela gogorarazi nahi izan du, Ingalaterrako laugarrena eta Italiako hirugarrenarekin batera.

Zuri-gorriak zerrendaburuak izateko aukera bakarra Zenitek aurreko atarikoan galtzea lizateke. Izan ere, Errusiako taldeak Athleticek baino atariko bat gehiago jokatu beharko du.

Valverdek badaki kanporaketa zaila izango dela: "Neurketa guztiak dira gogorrak, eta atarikoa ere bai. Ehuneko ehunean jokatu beharko dugu, saria oso potoloa delako".

Entrenatzaileak "ez du asko aldatuko" denboraldiaren prestaketa. Uztailaren 8an hasi zen, eta aurten "bereziki ondo" egotera behartuko ditu. Taldea aurkari "zailagoen" bila ari da.

Fitxaketei dagokienez, "taldea mantentzea" duela helburu esan du Valverdek, "Txapeldunen Liga edo Europa Liga, etxeko txapelketa eta Kopa jokatzeko beharrezkoa den lana burutzeko". "Hura bezalako txapelketa bat lehiatzen ikusteko ilusia dut", gehitu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena