13:45

Athletic club

Txapeldunen Liga

Zerrendaburu izatea, Athleticen helburu berria

Erredakzioa

Bosna klubek osatutako bi talde egongo dira playoffetako zozketan, UEFA koefizientearen arabera antolatuta. Beraz, Athleticek lau talde soilik izan ditzake aurretik zerrendaburua izateko.

  • Bost zerrendaburu izango dira / EFE.

    Bost zerrendaburu izango dira / EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Behin Txapeldunen Ligako atarikoa jokatuko duela ziurtatuta, Athleticen helburu berria zerrendaburua izatea da. UEFA koefizientearen arabera erabakiko da zozketan egongo diren bi taldeen osaketa.

Ez da erraza izango, borroka beran dauden aurkari gehienek UEFA koefiziente altuagoa daukate eta. Txapeldunak ez diren hamar taldek jokatzen dute Europako lehiaketa onenaren atarikoa.

Euren Liga irabazi ez duten baina taldekako fasean sartzeko aukera daukaten hamarren arteko playoffetatik bost talde aterako dira.

BBVA Ligako laugarren gelditu delako arituko da Athletic atarikoan. Playoff hauetara zuzenean doazen gainerako laurak dira Ingalaterra eta Alemaniako ligetako laugarren sailkatuak, eta Italia eta Portugaleko hirugarrenak (Porto).

Kanporaketak, abuztuan

Joan-etorriko kanporaketa batean arituko dira bost taldeak, abuztuaren 19/20an eta 26/27an, beste fase batetik etorritako bost talderen aurka. Aurreko horiek hamar talderen arteko kanporaketa batean erabakiko dira, hurrengo hauen artean: Frantzia eta Turkiako hirugarrenak, eta Zipre, Ukraina, Belgika, Danimarka, Errusia, Grezia, Suitza eta Herbehereetako hirugarrenak.

UEFA kofizienteak erabakiko duenez bosteko bi talde horien osaketa, lau talde izan ditzake Athleticek aurretik, baina ez gehiago.

Porto, Portugalgo hirugarrena, aurretik izango du. Ingalaterrako laugarrena (Arsenal, agian), eta Alemaniakoa (Bayer Leverkusen edo Schalke 04) ere aurretik izan ditzake. Italiakoa Napoli baldin bada, hori ere Athleticen aurretik egongo litzateke. Edonola ere, oraindik ez daude erabakita.

Beste ligak

Beste ligetako talde batzuk ere Athleticen aurretik daude koefizientean: Ukrainako Shakhtar Donetsk, Errusiako Zenit, Turkiako Galatasaray eta Suitzako Basilea. Horiek kanporaketa honetatik ez igarotzeko probabilitate handiak dituzte.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Athletic Club

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 Zuzenean 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    Â