22:39

Athletic club

BBVA Liga

Athletic… Txapeldunen Ligara!

Leire Etxazarra | eitb.com

Ernesto Valverderen taldeak matematikoki ziurtatu du Txapeldunen Ligako atarikoa jokatzea. Zuri-gorriak 0-3 nagusitu zaizkio Rayori Vallecasen, San Joseren, De Marcosen eta Herreraren golei esker.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek Txapeldunen Ligako atarikoa jokatuko du. Bizkaitarrek garaipena behar zuten Vallecasen Europako lehiaketa nagusirako txartela ziurtatzeko eta ez dute hutsik egin. Milaka zaleren babesa izan dute bilbotarrek eta Rayoren zelaian festa giroa izan da nagusi, festa zuri-gorria, hasieratik bukaera arte.

Partida 15 minutuko atzerapenarekin hasi da, Rayoko zaleek Athleticen atea paperez estali dutelako. Rayoren langileek lanak izan dituzte guztiak batu eta zelaiko marrak berriro ikusteko moduan izateko.

rayo athletic confeti portería iraizoz efe

Paco Jemezen taldea izan da nagusi lehen minutuetan, joko erasokorra eta bizia eginda. Baina lehen laurdena bete eta bizkaitarrek bi aukera garbi izan dituzte: Mikel Ricoren errematea gora joan da, eta, jarraian, Aritz Adurizen burukada ere kanpora joan da, baina oso gutxigatik.

Zuri-gorrien gola handik gutxira iritsi da. 20. minutuan Susaetak kornerra atera du ezkerreko aldetik, Rayoren atezaina gaizki atera da baloiaren bila eta San Josek bizkarrez eta orpoz errematatu du baloia, ate barrura.

10 minutu geroago, Oscar de Marcosek bigarrena egin du, berriro ere ezkerrtik ateratako korner baten ondorioz. Ospakizunean, Vallecaseko hesi bat erori egin da eta Athleticeko bi zale anbulantzian eraman dituzte ospitalera, zauri arinekin. Neurketa minutu batzuetan etenda egon da.

Markagailuan atzetik joan arren, Rayok ez dio erasoari uko egin eta arriskua sortu du zenbait jokalditan. Baina Athletic ondo kokatuta egon da zelaian, eta partida kontrolpean izan du atsedenaldira iritsi arte.

Hirugarrena, Herrerak

Bigarren zatian, Athletic lasai aritu da, estualdirik gabe, eta markagailuko aldea handitzea ere lortu du. Ander Herrerak sinatu du hirugarren gola, falta bat zuzenean jaurtita.

Aise nagusitu dira zuri-gorriak Vallecasen; garaipen berezia, ahazten ez den horietakoa, Txapeldunen Ligarako txartela ziurtatu baitu. Bilbotarrek  20. garaipena lortu dute Ligan, historiako marka onena gaindituta. Eta datorren hastean, euskal derbia San Mamesen.

Fitxa teknikoa:

0 - Rayo Vallecano: Rubén; Arbilla, Zé Castro, Gálvez (Seba Fernández, 67. min), Nacho; Trashorras, Saúl; Rochina (Embarba, 38. min), Bueno, Iago Falque; eta Larrivey.

3 - Athletic: Iraizoz; Iraola, San José, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Mikel Rico; De Marcos, Ander Herrera (Erik Morán, 82. min), Susaeta (Guillermo, 88. min); eta Aduriz (Toquero, 84. min).

Golak: 0-1: 20. min San José; 0-2: 30. min De Marcos; 0-3: 74. min Ander Herrera.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena