Athletic club
Alavesetik
Erredakzioa
Alaveseko golegileak 22 tanto ditu Adelante Ligan, eta Ernesto Valverderen taldera joango da uda honetan.
Viguera, Alavesekin lortutako gol bat ospatzen / EITB.
Borja Viguera Alaveseko jokalaria Athleticen lehenengo fitxaketa izango da uda honetan. Golegileak, Adelante Ligan 22 tanto sartuta, talde zuri-gorrira helduko da hurrengo denboraldian. Athleticek aurreko lerroa sendotu nahi du hurrengo denboraldirako, Europan ere jokatuko duelako.
Aurrelaria, 27 urteko errioxarra, Realeko harrobitik dator. Txuriurdinek Errioxako Berceo taldetik fitxatu zuen, 16 urte zituela. Adelante Ligan 2008-2009 denboraldian egin zuen debuta, Realarekin, eta Nasticen eta Albaceten jokatu ostean, Alavesen ari da 2012tik.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 16:15 - 17:30 | HERRI KIROLAK | Kirol Herri |
| 06 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | Altuna III-Ezkurdia vs Zabala-Albisu |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar