23:56

Athletic club

BBVA Liga

Athletic eta Aduriz, geldiezin (3-0)

Leire Etxazarra | eitb.com

Zuri-gorriak aise nagusitu dira donostiarrak egindako bi golei eta Herrerak egindako hirugarrenari esker. Bilbotarrak sendo daude laugarren postuan, eta Txapeldunen Liga gero eta hurbilago dute.

1:26
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athletic erraz eta eroso gailendu zaio Malagari San Mamesen 3 eta 0. Valverderen taldeak nahi bezala jokatu du, eta Aritz Adurizek sekulako partida egin du gainera. Urrezko hiru puntu poltsikoratu dituzte bizkaitarrek, eta Sevilla sei puntura utzi dute, berriro ere.

Lehen zatiak kolore bakarra izan du: zuri-gorria. Lehoiak jaun eta jabe izan dira; zelai erdian egindako presioak min handia egin dio talde andaluziarrari, eta ezinean aritu dira Schusterren jokalariak.

Athleticek gola egin du partidako lehen erasoan. Susaetak kornerra atera du eskuineko aldetik, eta Adurizek baloia sarean sartu du, buruz. Partidako laugarren minuturako, Athleticek partida ondo bideratuta jarri du.

Aurrelari donostiarrak bigarrena sartzeko aukera ere izan du, 9 minutu geroago, baina jaurtiketa gehiegi gurutzatu du, Caballeroren aurrean bakar-bakarrik egon arren. Bilbotarrak erraz iritsi dira, behin eta berriro, Malagaren areara. San Joseren burukada ahul bat eta Muniainen erdiraketa arriskutsua izan dira atsedenaldira iritsi baino lehen izandako beste bi aukera garbiak.

Malagak, aldiz, lanak izan ditu bizkaitarren erasoei aurre egiteko, eta, ondorioz, ezer gutxi egin du erasoan. Eliseuk 12. minutuan urrutitik egindako jaurtiketa izan da andaluziarrek erasoan egindako jokaldi apurretako bat.

Adurizen erakustaldia

Bigarren zatia lehenengoa bezala hasi da; Athleticen gol goiztiar batekin. Aritz Adurizek egin du, kontraeraso batean, Herreraren pase bikaina aprobetxatuta. Donostiarrak sekulako partida egin du: 15 gol sartu ditu jada aurtengo denboraldian, horietatik 11 bigarren itzulian.

athletic málaga gol aduriz efe

Baina Valverden taldea ez da konformatu, are gutxiago, Dardierrek gola egiteko aukera izan ostean. Baloia kanpora joan zaio Malagako jokalariari, gutxigatik, bere taldea partidan berriro sartzeko aukera paregabea alferrik galduta.

Lasaitasunaren gola 62. minutuan iritsi da. Ander Herrerak sartu du urrutitik egindako jaurtiketa batean. Zortea ere alde izan du Athleticek, baloiak jokalari bat jo eta Caballero lekuz kanpo harrapatu duelako.

Garaipenari esker, zuri-gorriek urrezko hiru puntu lortu dituzte, eta Sevilla sei puntura dute berriro, Liga bukatzeko bost jardunaldi falta direnean.

Fitxa teknikoa:

3 - Athletic: Iraizoz; Iraola, San José, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Morán (Etxeita, 84. min); Susaeta (Albizua, 85. min), Herrera (Beñat, 77. min), Muniain; eta Aduriz.

0 - Malaga: Willy; Eliseu, Angeleri, Weligton, Antunes; Camacho, Sergi Darder; Juanmi, Pablo Pérez (Iakovenko, 46. min), Amrabat (Portillo, 78. min); eta Santa Cruz (Rescaldani, 77. min).

Golak: 1-0, 4. min: Aduriz. 2-0, 46. min: Aduriz. 3-0, 62. min: Herrera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Athletic Club

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena