Athletic club
BBVA Liga
Erredakzioa
Athletici gehiegi kostatu zaio partida ixtea, erraztasun asko izan duelako aurretik. Betis bi jokalari gutxiagorekin geratu da.
Albisteak (3)
Athleticek dena izan du bere alde irabazteko, eta hala ere kostatu egin zaio partida erabakita uztea, 81. minutura arte. Betis bi jokalari gutxiagorekin aritu da, penaltiz sartu du lehenengoa Athleticek eta Betisek ez dio erresistentzia handiegia jarri. Eskuratutako 3 puntuek sailkapeneko laugarren postua sendotu dute.
Baloia izateko gogoekin irten da Athletic azkenaren zelaira. Betisek presio ahula egin dio, eta horrelako lortu ditu lehenengo aukerak. Kike Solak 10. Minutuan izan du argiena, atezainaren aurrean bakarrik. Adrianek kornerrera urrundu du baloia, arazorekin.
Betis areara heldu da zenbaitetan, Athleticek baloia galdu ostean. Urduritasuna, ordea, etxeko taldeak izan du, ezin izan duelako baloia izan. Aukera izan duenean, abagune arriskutsuak sortu ditu Athleticek.
Polemika 30. minutuan heldu da. Ruben Castro lurrera bota da Athleticen arean, eta epaileak txartel horia erakutsi dio. Hurrengo jokaldian, kontrakoa gertatu da, eta Perquis izan da Kike Solari penaltia egin diona. Horrela erabaki du epaileak, bi jokaldiak zalantzagarriak izan daitezkeen arren, errepikaldiak behin baino gehiagotan ikusita. Perquisen falta areatik kanpo izan dela dirudi. Edozein kasutan, Muniainek penaltia sartu du, eta Athletic aurretik jarri da markagailuan.
Perquisek, hurrengo jokaldian, oso sarrera gogorra egin dio Balenzaigari, eta bigarren txartel horia ikusi du. 10 jokalarirekin joan da Betis atsedenaldira.
Bigarren zatian, bat gutxiagorekin jokatu arren, arrisku eta abagune gehiago sortu dizkio Betisek Athletici. 51.ean, aukera argia izan du Ruben Castrok, buruz, falta jaurtiketa batean. Berdindu ahal izan dute etxekoek, 53.ean, baina Iraizozek baloia harrapatu du. Abagune gehiegi Betisentzat bigarren zatiko hasieran.
Polemika gehiago Benito Villamarinen. 53. minutuan, 9rekin geratu da Betis, Lolo Reyesek bigarren txartel horia ikusi duenean, eskuarekin jotzeagatik. Gehaigo izan arren, Athletic ez du lehen zatian baino partida hobea egin, eta gaizki pasatu du zenbait momentutan. Kontzentrazio falta nabaria zen.
Kike Sola, Iraolaren pase bikain baten ostean, gola sartu du 62.ean, baina epaileak jokoz kanpo egoteagatik baliogabetu du. Zalantzagarria izan da erabakia. Beste jokaldi polemiko batean, Balenziagak area barruan eskuz jo duela eskatu du Betisek, baina espaileak ez du ezer ikusi.
Athleticek ez du 9ren kontra 11ren aurka baino hobeto jokatu. Azken minutuetan oso nagusi izan dira kanpokoak, baina neurketa ixteko aukera garbirik sortu gabe. Betis, ezinean, zurigorrien akatsaren bila zeuden.
Gillermok, zelaian Muniainen ordez, buruz errematatu du ikusi duen lehenengo baloia, eta barrura sartu du, 82. minutuan. Merezita irabazi du Athleticek, eta eskuratutako 3 puntuek Txapeldunen Ligako postua sendotu dute.
FITXA TEKNIKOA
Betis: Adan; Juanfran, Perquis, N'Diaye, Didac; Lolo Reyes, Nono (Nosa, 60. min), Salva Sevilla; Leo Baptistao (Jordi Figueras, 46. min), Rubén Castro eta Cedrick (Matilla, 66. min).
Athletic: Iraizoz; Iraola, Gurpegi, San Jose, Balenziaga; Iturraspe, Mikel Rico (De Marcos, 68. min); Susaeta (Saborit, 89. min), Ander Herrera, Muniain (Guillermo, 80. min); eta Kike Sola.
Golak: 0-1, 34. min: Muniain, penaltiz. 0-2, 82. min: Guillermo.
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa