11:45

Athletic club

ECAren bilera

Harrobiko lana, eztabaidan, Lezaman

Erredakzioa

ECA deritzon taldeak futbol eskoletako jarduterik onenak aztertzen ditu. Josu Urrutia presidentea pozik azaldu da Lezaman egin den bilerarekin.

  • Europear Klubetako ordezkariak

    Europear Klubetako ordezkariak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Gaur Athletic Clubek ECAren (Europar Kluben Elkartea) lantalde bat hartu du Lezaman.

Talde horrek futbol eskoletako jarduterik onenak aztertzen ditu (ECA Youth Working Group). Bileran honako klub hauek presente egon dira: Ajax Amsterdam (Holanda) FC Internazionale Milano (Italia) PFC CSKA Moskva (Errusia) Stade Rennais (Frantziar Estatua), NK Široki Brijeg (Bosnia eta Hertzegovina).

Athletic Club lantalde honen partaidea da. Azken helburua arautzaile, kirol-, akademi- eta heziketa- jarduterik onenak aztertzea da, harrobietan eta behe mailako taldeetatik lehen taldera doan ibilbidean lana hobetzeko xedez.

Josu Urrutia presidentea pozik azaldu da Lezaman egin den bilerarekin, 'garrantzitsua da Lezama harrobi lanean erreferente bat dela jakitea'.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena