Athletic club
Balaidosen
Erredakzioa
"Ez zen aldaketagatik izan, hori argi utzi nahi dut", adierazi du jokalariak hedabideen aurrean.
Aritz Adurizen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Aritz Adurizek argi utzi nahi izan du, Ernesto Valverdek Celtaren aurkako partidan aldatzea erabaki zuenean, ez zela entrenatzailearekin haserretu, bere buruarekin baizik.
"Ez zen aldaketagatik izan, hori argi utzi nahi dut. Neure buruarekin haserre nengoen", aitortu du Athleticeko jokalariak.
Bestalde, pozik agertu da aurrelaria Athleticek sailkapenean duen postuarekin. Talde zuri-gorriak hamahiru puntuko errenta dauka Europatik kanpo dagoen aurreneko taldearekin, Sevillarekin, hain zuzen ere.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa