12:37

Athletic club

Manchesterreko jokalari ohia

Athleticen filosofia Manchesterren aplikatu nahi du Paul Scholesek

Erredakzioa

"Egiten dutena bikaina da (...) Baliteke politika hori hemen posiblea ez izatea, baina ondo legoke horrelako zerbait egitea. 16 urteko atzerritar pare ekartzea ez dago gaizki, baina ez 8 edo 9".

  • Paul Scholes Manchester Unitedeko jokalari ohia filialeko entrenatzailea da gaur egun. Efe.

    Paul Scholes Manchester Unitedeko jokalari ohia filialeko entrenatzailea da gaur egun. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Paul Scholes Manchester Unitedeko jokalari ohi eta filialeko entrenatzaileak Athleticen filosofia txalotu eta Manchesterrek bide berberari jarraitzea gustatuko litzaiokeela adierazi du.

"Manchesterren inguruetan zenbat umeri gustatzen zaio futbolean jokatzea? Umeak leku guztietan ikusten dituzu jolasten. Bilbon egiten dutena gogora etortzen zait, han ez dute atzerriko jokalaririk. Egiten dutena bikaina", adierazi dio erdilari ohiak Mail on Sunday egunkariari.

United taldeak egunen batean gauza bera egiteko itxaropena agertu du ingelesak, baina ez da oso baikorra: "Ziurrenik ez da posiblea politika hori hemen aplikatzea, baina egitea ondo legokeela uste dut. 16 urteko atzerritar pare ekartzea ez dago gaizki, baina ez 8 edo 9. Atzerritik kontratuak sinatzen ari dira, baina nork daki hiru urte barru gazte horiek futbolean jarraituko duten? Ez dago jakiterik".

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    23 17:15 - 20:00 PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena