Athletic club
San Mamesen
Erredakzioa
Ernesto Valverderen gizonek erakustaldia eman dute San Mamesen, eta sailkapeneko laugarren postuan jarraituko dute, Txapeldunen Ligako postuetan.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Informazio gehiago (1)
Bilboko taldeak erakustaldia eman du San Mames gotorlekuan, Almeria ahul bati jipoia emanda (6-1). Athleticek sailkapeneko laugarren postuari eusti dio, eta Valverderen gizonek Txapeldunen Ligako postuetan bukatu dute aurreneko itzulia, 36 punturekin. Zuri-gorrien golak Mikel Ricok, Ander Herrerak, Aymeric Laportek, Aritz Adurizek eta Ibai Gomezek (2) egin dituzte.
Bizkaiko taldea jaun eta jabe izan da lehenengo zatian, eta golak azkar heldi dira San Mamesera. Mikel Ricok lortu du 1-0ekoa (6. minutuan), bigarren lerrotik heldu ondoren, eta Ander Herrerak 2-0ekoa eskuratu du, 11. minutuan. Ernesto Valverderen gizonek aise agindu dute berdegunean, eta Almeria ezinean aritu da erasoan.
Aymeric Laportek hirugarren gola lortzeko abagune oso argia izan du, baina baloia oso gutxigatik kanpora joan da. Hala ere, Athleticeko zentralak 3-0ekoa jarri du markagailuan, Esteban atezaina burukada indartsu batekin gaindituta (30. minutuan). Almeriak 3-1ekoa jarri du (Barbosak buruz), Iraizozen area ingurura heldu den aurreneko abagune argian, baina Bilboko taldeak sendo jarraitu du. Adurizek laugarrena lortzeko aukera oso argia izan du, atsedenaldia heldu aurretik, baina errematea zutoin ondotik kanpora joan da.
Bigarren zatian Athleticek intentsitate handiarekin jarraitu du, eta Aritz Adurizek 4-1ekoa jarri du markagailuan, area txikian aldaratze bat ederki aprobetxatu ondoren (52. minutua). Ibai eta De Marcos Susaeta eta Muniain lesionatuen ordez sartu dira, eta Almeriak aurrerapausoa eman du berdegunean.
Hala ere, Bizkaiko taldeak aise kontrolatu du jokoa, eta Ibai Gomezek zuri-gorrien bosgarren gola eskuratu du (5-1), 67. minutuan. Kike Sola Aritz Adurizen ordez zelairatu da, eta Trujillo defentsak penaltia egin dio aurrelari nafarrari. Ibai Gomezek jaurti du penaltia, eta Santutxukoak 6-1ekoa jarri du San Mames gotorlekuko markagailuan. Azkenean, hiru puntuak Bilbon gelditu dira.
- Fitxa teknikoa:
6 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Rico; Susaeta (Ibai Gomez, 50. minutuan), Herrera, Muniain (De Marcos, 61. minutuan); eta Aduriz (Sola, 75. minutuan).
1 - UD Almeria: Esteban; Rafita, Trujillo, Torsiglieri, Dubarbier; Verza, Ramon Azeez; Aleix Vidal (Suso, 67. minutuan), Soriano (Tebar, 54. minutuan), Helder Barbosa; eta Oscar Diaz (Jonathan Zongo, 54. minutuan).
Golak: 1-0, 6. minutuan: Rico. 2-0, 11. minutuan: Herrera. 3-0, 30. minutuan: Laporte. 3-1, 34. minutuan: Helder Barbosa. 4-1, 52. minutuan: Aduriz. 5-1, 68. minutuan: Ibai Gomez. 6-1, 86. minutuan: Ibai Gomezek, penaltiz.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa