Athletic club
79 urterekin
Erredakzioa
Elastiko zuri-gorriarekin erdialde ospetsua osatu zuen, Maurirekin batera, 1961ean San Mames utzi zuen arte. Athleticekin liga bat eta hiru kopa eskuratu zituen.
Maguregi, San Mames zaharreko agurrean. Argazkia: EFE
Jose Maria Maguregi Athleticeko jokalari eta entrenatzaile ohia zendu da, 79 urterekin. Entrenatzaile gisa 414 partida zuzendu zituen Lehenengo Mailan, eta "autobusaren taktika" erabiltzeagatik ezaguna izan zen, atea defendatzeko jokalari ugari biltzen baitzituen atzealdean.
Maguregi 1034ko ekainaren 16an jaio zen, Ugao-Miraballesen, eta Athleticen 1952tik 1962ra arte egon zen. Laudion eta Villosan jokatzen hasi ondoren, Getxon jokatu zuen, eta Athleticekin Liga bat (1955-1956) eta hiru Kopa (1955, 1956 eta 1958) irabazi zituen.
Elastiko zuri-gorriarekin, erdialde mitikoa eratu zuen Maurirekin batera, eta 1961ean San Mames utzi zuen. Sevillan, Espanyolen eta Recreativon jokatu zuen, eta Espainiako selekzioarkein zazpi norgehiagoka jokatu zituen.
Botak eskegi ondoren, entrenatzaile laneta hasi zen Ugao-Miraballesen. Sestao, Racing, Celta, Almeria, Espanyol, Murtzia eta Atletico Madril ere zuzendu zituen.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa