Athletic club
Athletic eta Osasuna
Erredakzioa
O'Reillyren arabera, "askorentzat interes gatazka egon daiteke, komisarioak (Almuniak) tartean dagoen klubetako batekin duen lotura estuagatik". Urrutiak prentsaurrekoa emango du 12:30ean.
Joaquin Almunia Europar Batasuneko Lehiakortasun komisarioa. Argazkia: EiTB
Emily O'Reilly Europar Batasuneko Herriaren Defendatzaileak Espainiako Ligako kluben kontra abiatutako ikerketa "gehiago ez atzeratzeko" eta espedienteak martxan jartzeko eskatu dio Joaquin Almunia Lehiakortasun komisarioari.
O'Reillyren arabera, "askorentzat interes gatazka egon daiteke, komisarioak tartean dagoen klubetako batekin duen lotura estuagatik".
Urrutiaren prentsaurrekoa
Josu Urrutia Athleticeko presidenteak prentsaurrekoa emango du gaur eguerdian Ibaiganen, eta Europako Batzordeak futbol taldeari irekiko dion espedientearen inguruko azalpenak emango dituela espero da. EBk ikerketa abiatuko du San Mames berria eraikitzeko jasotako laguntza publikoen inguruan eta kirol elkarte anonimo bihurtzeko balizko beharraren inguruan.
Prentsaurrekoa 12:30ean izango da, eta ikusmina handia da, San Mames berria inauguratu zenetik ez baitu agerraldirik egin.
Hori horrela, Athleticen, Osasunaren, Real Madrilen, Bartzelonaren, Valentziaren, Osasunaren, Herculesen eta Elxen kontra espedienteak irekitzeaz gain, estadio berriaren inguruan dauden hainbat polemika ere jorratuko ditu Urrutiak.
Archancok erantzun du ez dutela legea urratu
Miguel Archanco Osasunako presidenteak Noticias de Navarra egunkariari adierazi dionez, ez dago kezkatuta; izan ere, haren esanetan, Osasunak ez du zerga abantailarik, ez du legea urratu, eta ez du laguntza ofizialik jaso.
Ikerketa ireki dute Ligako zazpi talderen kontra
Europako Batzordeak Espainiako zazpi futbol talderen inguruko ikerketa abiatuko du aste honetan, Estatuaren ustezko laguntza ilegalak jasotzeagatik. Real Madrid, Bartzelona, Athletic, Osasuna, Valentzia, Elx eta Hercules dira EBk ikertuko dituen talde horiek.
Jose Manuel Garcia-Margallo Atzerri ministroak eman zituen ezagutzera taldeen izenak atzo, eta taldeak defendatzeko argudioak prestatzen ari direla baieztatu zuen.
"Ez da inolako legez aurkako kasurik egon, eta Gobernuak taldeak azkenera arte defendatuko ditu", esan zuen Garcia-Margallok.
Zazpi taldeak arrazoi ezberdinak direla eta ikertuko dituzte, laguntza publikoei esker ustez onura atera dutelako. Real Madril, Bartzelona, Athletic eta Osasuna euren estatus fiskala dela eta ikertuko dituzte, BBVA Ligan sozietate anonimoak ez diren talde bakarrak direlako.
Athletic San Mames estadio berria eraikitzeko sortutako sozietate publikoak (San Mames Barria elkartea) izan duen zereginagatik ere ikertuko dute.
Real Madrilek bere instalazioak eraikitzeko lurren trukean ustezko iruzurra egin zuelako ere irekiko du ikerketa Europako Batzordeak talde zuriaren aurka.
Gainera, Valentzia, Hercules eta Elx Valentziako Finantza Institutuak ustez emandako laguntzak direla eta ikertuko dituzte.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa