Athletic club
2 partidako zigorra
Erredakzioa
Arizt Adurizek epaileari protesta egiteagatik bi partidarekin zigortu dute aurrelari zuri-gorria.
Aritz Adurizek bi partidako zigorra jaso du. Argazkia: EFE
Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak bi partidako zigorra ezarri dio Aritz Aduriz jokalariari, Athletic-Levante partidako epaileari protesta gogorra egiteagatik. Ondorioz, talde zuri-gorriak errekurtsoa jarriko du jokalariari bi partidako zigorra kentzeko.
Adurizek txartel gorria ikusi zuen partidako azken txanpan eta Athleticek helegitea aurkeztu zuen. Lehiaketa Batzordeak Athleticen helegitea onartu eta txartel gorria baliorik gabe utzi du, baina ez du barkatu Adurizek Fernandez Borbalani hau esatea: "Lotsagarria da honegatik txartel gorria erakustea".
Erabaki honen ondorioz, Aritz Adurizek ez du Malagaren aurkako partida jokatuko datorren azaroaren 25ean, eta abenduaren 1ean Bartzelonaren aurka jokatu beharreko partida ere galduko du aurrelari zuri-gorriak.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa