Athletic club
Errege Kopa
Erredakzioa
Jokatutako 6 kanporaketetatik 5etan gailendu dira. Kopako partida batean izandako gol kopururik handiena Athletic- Celta batean izan zen: 12-1 irabazi zuten bilbotarrek, Piru Gainzak 8 gol sartuta.
Herrerin, Celtaren kontrako liga partidan. Efe.
Athleticek eta Vigoko Celtak 50 urte daramatzate Errege Kopan elkarren aurka jokatu barik. Historia osoan sei aldiz neurtu dituzte indarrak eta, behin izan ezik, bilbotarrak garaile atera dira.
1963-1964 denboraldian lortu zuen Celtak zuri-gorriak txapelketatik kanporatzea. Orduan bi taldeek bana egin zuten San Mamesen, Balaidosen Celtak 1 eta 0 irabazi ondoren.
Gainontzeko beste bost kanporaketetan, horietariko hiru Gerra Zibilaren aurretik, bizkaitarrak nagusi izan dira.
Gol kopururik handieta
Bi taldeen arteko kanporaketa batean sartu ziren, hain zuzen, Kopako partida bateko gol kopururik handiena: 12 eta 1 nagusitu zitzaion Athletic Celtari San Mamesen, Piru Gainzak 8 gol eginda. Itzuliko partidan, galiziarrak 1 eta 0 gailendu ziren.
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:15 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa