Athletic club
Baieztatuta
Erredakzioa
Juan Jose Corresek, talde zuri-gorriko presidenteordeak, Athleticen Bazkideen Ohiko Batzar Nagusian baieztatu du obrak noizko amaituko dituzten.
2014ko abuztuaren 15ean amaituko dira San Mameseko obrak. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (3)
Athleticeko bazkide konpromisarioek Josu Urrutia buru duen zuzendaritza batzordeak aurkeztu dituen aurrekontuak onartu dituzte Bazkideen Ohiko Batzar Nagusian.
2012-2013 denboraldiko aurrekontuek 35,6 milioi euroko superabita izan dute, eta 2013-2014rako aurrekontuak 3 milioi euroko defizita izatea aurreikusi dute. Bazkideek bi denboraldietako kontuak onartu dituzte.
Futbol-zelai berriaren lanen inguruan hainbat kexa jaso zuen Urrutiaren zuzendaritzak, eta Juan Jose Corresek, talde zuri-gorriko presidenteordeak, obra horiek noizko amaituko dituzten baieztatu zuen: 2014ko abuztuaren 15ean amaituko dira.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa