Athletic club
Batzar Nagusia
Erredakzioa
2012-2013 denboraldiko kontuek 35,6 milioi euroko superabita izan dute, eta aurtengo denboraldirako 3 milioi euroko defizita aurreikusi dute.
Albisteak (3)
Bideoak (1)
Athleticeko bazkide konpromisarioek Josu Urrutia buru duen zuzendaritza batzordeak aurkeztu dituen aurrekontuak onartu dituzte Bazkideen Ohiko Batzar Nagusian. 2012-2013 denboraldiko aurrekontuek 35,6 milioi euroko superabita izan dute, eta 2013-2014rako aurrekontuak 3 milioi euroko defizita izatea aurreikusi dute. Bazkideek bi denboraldietako kontuak onartu dituzte.
Josu Urrutiaren hitzaldiak eman dio hasiera Batzar Nagusiari, eta presidenteak honakoa esan du: "Athleticek harrobiaz hornitzen den eta ekonomikoki kontuak garbi dituen taldea izan behar du". Athleticeko presidenteak eskerrak eman dizkie Marcelo Bielsari, Fernando Llorenteri eta Fernando Amorebietari, klubean eman duten denboran egindako lanagatik, eta pozik azaldu da "taldea urte zail bat aurrera ateratzeko gai izan delako".
Iazko denboraldiko aurrekontuek 35,6 milioiko superabita izan dute, eta horren arrazoi nagusia Bayern Munichek Javi Martinezen etete klausula ordaindu izana da. Bestalde, denboraldi honetarako aurrekontuek 3 milioi euroko defizita izatea aurreikusi dute. Defizitaren arrazoi nagusia San Mames zelai berria guztiz eraikita ez egotea da, ondorioz klubak ezin baitio oraindik errentagarritasun guztia atera publizitate eta txartel salmenta aldetik.
2012-2013 denboraldiko aurrekontuek 465 boto izan dituzte alde, 77 aurka, 22 boto zuri eman dituzte, eta 3 boto baliogabeak izan dira. Bestalde, 2013-2014rako aurrekontuek 459 boto izan dituzte alde, 77 aurka, 24 boto zuri, eta 9 boto baliogabeak izan dira.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa