Athletic club
445. norgehiagoka beteko du
Erredakzioa
Larrazabalek talde zuri-gorriarekin jokatu dituen partida kopurua berdinduko du Vila-realen aurkako lehian. Usurbilekoak 445. norgehiagoka ofiziala jokatuko du talde bizkaitarrarekin.
Iraola Athleticekin sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Andoni Iraolak 445. partida ofiziala jokatuko du Athleticekin astelehen honetan. Vila-real izango du aurkari talde bizkaitarrak, eta Iraolak Aitor Larrazabalek Athleticekin jokatu dituen partida kopurua berdinduko du.
Iraola Lezamako harrobian hazitako jokalaria da. Jubenil mailan iritsi zen Lezamara, eta 2003ko abuztuaren 30ean egin zuen debuta lehen taldearekin. Ernesto Valverde zen Athleticeko entrenatzailea, eta Bartzelonaren aurkako partidan egin zuen debuta.
Athleticekin partida ofizial gehien jokatu dituen seigarren jokalaria da Iraola. Larrazabalek jokatutako norgehiagoken kopurua berdindu du, 445 partida jokatu ostean. Athleticekin 358 norgehiagoka jokatu ditu Ligan, eta 41 Europako txapelketetan. Europa mailan jokatutako partiden kopuruan Iribarrek bakarrik gainditzen du Usurbileko jokalaria, 55 partida jokatu baitzituen talde zuri-gorriko atezain mitikoak.
Athleticekin partida ofizial gehien jokatu dituzten jokalarien sailkapena:
.1. Jose Angel Iribar 614
.2. Txetxu Rojo 541
.3. Joseba Etxeberria 514
.4. Agustin 'Piru' Gainza 493
.5. Jose Maria Orue 480
.6. Aitor Larrazabal 445
.7. ANDONI IRAOLA 444
.8. Nicanor Sagarduy 'Canito' 435
.9. Julen Guerrero 430
10. Estanis Argote 427
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa