19:23

Athletic club

Polemika

Alaves, Athleticekin dituen harremanak etetear

Erredakzioa

"Harrobian eskua sartzea" eta jokalarien familiei "irainez eta faltsukeriaz" betetako eskutitzak bidaltzea leporatzen diote talde bizkaitarrari.

  • Josu Urrutia, Athleticeko presidentea. Efe.

    Josu Urrutia, Athleticeko presidentea. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Alavesek prentsa-oharra argitaratu du bere webgunean Athleticekin harremanak etetea erabaki duela iragarri eta zuri-gorriei "irainak, mehatxuak eta kalumniak" atzera bota ditzan eskatzeko.

Azken asteetan ez da giro bi kluben artean; arabarrek "harrobian eskua sartzea" leporatu diote Ibaiganeko taldeari. Ez hori bakarrik, Alavesen beheko mailetan dauden eta arabarrekin hitzartutako klubeko jokalarien familiei "irainez eta faltsukeriaz betetako gutunak bidaltzea" ere leporatu diote Urruriak zuzentzen duen taldeari.

Alavesek ateratako komunikatua honako hau da, oso-osorik:

Deportivo Alabesek bere haserrea agertu nahi du Athletic Club taldearen izenean ari direla esaten duten pertsonengandik jasotako erasoen aurreran:

1. Athleticeko ordezkariak modu txarrean ari dira Arabako futbolean eta Alavesekin hitzartuta dauden jokalariekin. Salaketa faltsuak eta oso larriak erabili dituzte.

2. Gure klubari egindako salaketak Athleticen jarrera ofiziala adierazten duten ala ez argitzeko exijitzen diogu Josu Urrutia presidenteari. Horrela ez bada, Araban dituzten ordezkariek egindako irainak zuzentzea eskatzen diogu, izan ere, jarrera horiek ez dute Athleticek harro agertzen duten jarrerarekin bat egiten.

3. Isiltasunari eutsi eta jarrera horiek zuzentzen ez baditu, horien alde dagoela ulertuko dugu, eta orduan Alavesek harremanak etetea erabakiko du, gure interesak defendatzeko ekintzak aurrera eramatea baztertu gabe.

4. Athleticek eta Araban dituen ordezkariek abilezia gutxi agertu dutela uste dugu. Lehenik eta behin, Alavesekin hitzartuta dauden jokalariei dei egin dielako; eta, ondoren, jendaurrean egindako eraso bortza eta onartezinagatik.

5. Gure klubaren harrobian eskua sartzen ez jarraitzea eskatzen diegu. Ezin dugu horrelakorik onartu. Eskatu eta exijitu egiten dugu.

6. Gure taldearekiko eta lurraldearekiko borroka-politikari amaiera ematea eskatzen diegu. Athleticek berak hasitako estrategia da, Alavesen harrobiaren hazkundeak bultzatutakoa: 4.000 gazte baino gehiago eta 36 klub ditugu Araban. Ezin dute Alavesen proiektu berria onartu.

7. Jarrera honek harrituta utzi gaitu. Are gehiago Athleticek ordezkariek jokalarien familiei gutunak bidaltzen dizkienean, iraina eta faltsukeria argudio moduan erabilita. Kirola ez da lehia bakarrik. Gazteak hezitzea da, balioak oinarri hartuta, eta atal horretan Athleticek porrot egin du, nabarmen, gure ustez.

8. Ez ditugu horrelako salaketak onartuko, artxoaren azala daraman otsoarenak. Gurea sendo babestuko dugu eta gure lurraldean nahi duten bezala ibiltzea galaraziko diegu, indar guztiak erabiliz. Baina gainontzekoei merezi duten errespetua kendu gabe.

9. Bazkide, zale eta jarraitzaileei bateratuta jarraitzeko eskaera egiten diegu Alavesen irudiari kalte baino egin nahi ez dion erasoaren aurrean. Baina beti errespetuari eutsiz, ez Athleticen ordezkariak ari diren moduan. Gure klubak gizalegea errespetatzen duela erakutsi behar dugu.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena