21:16

Athletic club

Astelehenak

Javier Tebasek ordutegien arazoa konpondu behar dutela adierazi du

Erredakzioa

Ligako lehen 10 jardunaldietatik 5 jokatuko ditu astelehenetan talde zuri-gorriak.

0:45
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek astelehenetan jokatzeko madarikazioak amaiera izan dezakeela ematen du. Gaur egun, telebistan dohainik eskaintzen den ligako partida bakarra astelehenetan jokatzen da, 22:00etan. Futbola irekian ematen duen telebista kateak ezin du edozein neurketa aukeratu. Alegia, ezin ditu Europako lehiaketetan parte hartzen duten taldeen neurketak aukeratu. Gauzak horrela, eta geratzen zaizkionak kontutan hartuta, gehienetan Athleticen norgehiagokak aukeratu ditu, telebista ikusle gehiago dituztelakoan.

Hain zuzen ere, ligako lehen 10 jardunaldietatik 5 jokatuko ditu astelehenetan talde zuri-gorriak. Horietako bi San Mamesen, Celta eta Vila-realen aurka, eta beste hiru kanpoan: Espanyol, Granada eta Getaferen aurka.

Egoera honek jarraitzaileen amorrua ekarri du, baina Josu Urrutia presidenteak Athleticek telebista kontratuan sinatutakoa ikusita dio ezin dela gauza handirik egin. Javier Tebas Espainiako Futbol Ligako (LFP) presidenteak, ordea, Athleticek bizi duen egoera hau aldatu nahi du, eta telebista kateekin hitz egiten ari da debaldeko partida astelehenean izan beharrean, larunbatean izan dadin.

Astelehenetan ere, orain arte bezala, partida bat jokatuko litzateke, baina ez irekian, eta horrenbestez Europa Ligan parte hartzen duten taldeek ere jokatu ahal izango lukete egun horretan. Horrela, Athletic errazago libratuko litzateke astelehenean jokatzetik.

 

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    23 21:45 - 23:59 ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena