15:39

Athletic club

Prentsaurrekoa

Urrutia: 'Uste dut taldeak gehiago egin dezakeela'

L.E.

Kontratua luzatzeko zain dauden jokalariei dagokienez, Ibai Gomezekin elkarrizketak hasi dituztela iragarri du Athleticeko presidenteak.

0:42
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Urrutia Athleticeko presidentearen ustez, "taldeak gehiago eman dezake" eta "hobetzeko lanean jarraitu behar da".

"12 puntu dauzkagu, hobetu egin nahi dugu eta anbizioa daukagu", gaineratu du Urrutiak.

Urrutia kontratua luzatzeko zain dauden jokalariez ere aritu da; Ibai Gomez, Gurpegui eta Iraola. Ibairekin harremanetan dira jada. Iraolak eta Gurpeguik 2014an amaitzen dute kontratua; Iker Muniainek, berriz, 2015ean. Hirurei "lasai egoteko" eskatu die presidenteak, luzapenaz hitz egiteko denbora asko dagoelako oraindik.

Ander Herrera

Ander Herrerari dagokionez, Manchester Uniteden fitxaketa ezer ezean geratu ostean, gaia "bukatutzat" ematen duela esan du Josu Urrutiak. "Ez dakit beste taldeek zer egingo duten, baina nik gaia amaitutzat ematen dut".

"Anderren kontratua 2016an amaitzen da. Jokalari guztien gauza bakarra izan behar dute buruan: Athleticen duten onena ematea", gaineratu du.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    23 17:15 - 20:00 PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena