Athletic club
Gaur, 20:00etan
Erredakzioa
Valverderen gizonek galdu gabe jarraitu nahi dute San Mames estadio berrian; Gorka Iraizoz hamaikakoan egongo dela baieztatu du entrenatzaileak.
Gorka Iraizoz, Athletic. Argazkia: EFE
Athleticek Betis hartuko du San Mames estadio berrian, ostegunean, 20:00etan. Sevillako taldea aurkari arriskutsua izan da Bizkaiko taldearentzat, San Mamesen batez ere, azkenengo denboraldietan. Zuri-gorriek azkenengo hamabost neurketetatik lau soilik irabazi dituzte Betisen kontra etxean (sei berdinketa eta bost porrot). Hala ere, Valverderen gizonek garaitu gabe jarraitu nahi dute estadio berrian.
Zuri-gorriek porrot mingarria jaso zuten Espanyolen aurka, eta Betisen kontra ilusioa berreskuratzeko aukera paregabea izango dute. Pepe Melen taldeak sendotasuna erakutsi du aurreneko jardunaldietan, baina Athleticek hiru puntuak eskuratzeko guztia emango du, zaleen aurrean. Beñat Etxebarria bizkaitarrak taldekide ohien aurka jokatuko du, aurrenekoz.
Iraizozek eta Iturraspek hasieratik jokatuko dutela dirudi, baina Mikel Rico eta Oscar De Marcosen ordez Ander Herrerak eta Markel Susaetak jokatuko dute. Baliteke Valverdek beste aldaketaren bat ere egitea.
Sevillako taldean, Ruben Castro golegile nagusia, Juan Carlos eta Eder Vilarchao deialditik at gelditu dira, lesionatuta baitaude.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, San Jose, Laporte; Iturraspe, Beñat, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Muniain.
Betis: Sara; Chica, Amaya, Paulao, Nacho; Matilla, Xavi, Verdu; Juanfran, Molina eta Cedric.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:15 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa