Athletic club
Bartzelonan
J.B.
Kataluniako taldea nagusi izan da, eta hiru puntu garrantzitsuak eskuratu ditu. Bigarren zatian, zuri-gorriak gehiegi erlaxatu dira, eta Espanyolek ez du barkatu.
Athleticen porrota (3-2). Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Athleticek denboraldiko bigarren porrota jaso du, Espanyolen etxean (3-2). Ernesto Valverderen mutilek Victor Sanchezek lortutako 1-0ekoa berdindu dute atsedenaldia heldu aurretik, baina bigarren zatian Bartzelonako taldea jaun eta jabe izan da Cornella-El Prat estadioan. Ibai Gomezek 3-2koa jarri du markagailuan, 91. minutuan.
Javier Agirreren taldea nagusi izan da norgehiagokako aurreneko minutuetan, eta Athleticek ezin izan du Espanyolen presio gogorra gainditu. Bartzelonako taldeak abagune ederra izan du, 2. minutuan, baina David Lopezek kanpora jaurti du, Iraizozek akats larria egin ondoren. 9. minutuan, Colottok baloia eskuarekin jo du area barruan, baina Martinez Munuera epaileak ez du penaltirik adierazi.
Valverderen gizonek jokoaren kontrola hartu dutenean, Victor Sanchezek gol ikusgarria egin du (1-0). Espanyoleko jokalariak urrunetik jaurti du ezker hankarekin, eta baloia txokotik sartu du (24. minutua). Jarraian, Muniainek erantzuna eman nahi izan du, baina Hector Morenok baloia area txikitik atera du. Lehenengo zatiko azkenengo minutuan, Oscar De Marcosek berdinketaren gola lortu du. Mikel Ricok pase ederra eman dio arabarrari, eta zuri-gorriak 1-1ekoarekin joan dira atsedenaldira.
Bigarren zatian Espanyol jaun eta jabe izan da, eta Bartzelonako taldeak, berriz ere, presio gogorra egin du erasoan. Victor Sanchezek bere bigarren gola eskuratu du, 49. minutuan, eta Athleticek ezin izan du erantzunik eman. Bizkaiko taldeak defentsan akats gehiegi egin ditu, eta Sergio Garciak 3-1ekoa jarri du Cornella-El Prat estadioko markagailuan (66. minutua).
Valverdek Ander Herrera eta Markel Susaeta zelairatu ditu, Beñat eta De Marcosen ordez, baina zuri-gorriek ezin izan dute eroso jokatu. 91. minutuan, Ibai Gomez bilbotarrak 3-2koa jarri du markagailuan, falta jaurtiketa bat sareetara bidalita, baina hiru puntuak Bartzelonan gelditu dira.
- Fitxa teknikoa:
3; RCD Espanyol: Kiko Casilla; Javi Lopez, Diego Colotto, Hector Moreno, Fuentes (Capdevila, 63. minutuan); David Lopez, Victor Sanchez; Stuani, Pizzi (Abraham, 81. minutuan), Simao (Torje, 74. minutuan) eta Sergio Garcia.
2; Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San Jose, Gurpegi, Laporte; Beñat (Ander Herrera, 74. minutuan), Iturraspe (Ibai, 58. minutuan), Mikel Rico; De Marcos (Susaeta, 74. minutuan), Muniain eta Aduriz.
Golak: 1-0, 25. minutuan: Victor Sanchez; 1-1, 44. minutuan: De Marcos; 2-1, 50. minutuan: Victor Sanchez; 3-1, 66. minutuan: Sergio Garcia; 3-2, 90. minutuan: Ibai.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa