Athletic club
Hurrengo partida buruan
Erredakzioa
Ernesto Valverde zuri-gorrien entrenatzaileak honakoa esan zion: "burua gora, jokatzen ez duenak ez du kale egiten".
Iago Herrerin, Celtaren aurka. Argazkia: EFE
Albisteak (2)
Bideoak (1)
Athleticen entrenamenduaren ostean, Iago Herrerin mintzatu da Lezamako prentsa aretoan. Astelehenean, Celtaren aurka, egin zituen akatsez jakitun, baina atezaina lasai dago. Ernesto Valverde zuri-gorrien entrenatzaileak honakoa esan zion: "burua gora, jokatzen ez duenak ez du kale egiten".
"Ez nintzen batere pozik geratu, baina ez daukat horretan gehiago pentsatzeko astirik. Osteguna da eta lasai nago. Espanyolen aurka jokatzen badut, ondo, baina bestela lanean jarraitu beharra dago", esan du.
Partida aulkitik ikustea ez litzatekeela "zaplastekoa" izango aitortu du. "Zaplastekoa Bigarren B Mailan jokatzea izan zen. Poz handia eman zidan astelehenean hasieratik jokatuko nuela ezagutzeak", gaineratu du.
Hurrengo zuzenekoak
15 | 21:00 - 23:30 | ERREMONTEA | Binakako txapelketa: Ansa II-Juanenea vs Urriza-Larrañaga |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa