13:49

Athletic club

Akordioa itxi dute

Mediaprok ia 11,5 milioi euro ordainduko dizkio Athletici

Erredakzioa

Klub bizkaitarra eta Mediaproducción SLU akordiora iritsi dira, eta  produkzio-etxe honek 11.475.870,80 euro ordainduko dizkio talde zuri-gorriari telebista eskubideengatik.

  • Athletic. Argazkia: EFE

    Athleticeko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mediaproducción SLU (Mediapro) eta Athletic, produkzio-etxeak klub bizkaitarrari zor dion diru kopurua ordaintzeko akordiora iritsi dira. Hala jakinarazi du Athleticek bere webgunean. Mediaprok 11.475.870,80 euro ordainduko dizkio Athletici, aurreko urteetako telebista eskubideengatik, eta horrela, produkzio-etxe honek talde zuri-gorriarekin zuen zorra kenduko du.

2011. urtean hasi zen Mediaproren eta Athleticen arteko gatazka. Fernando Garcia Macua zen Athleticeko presidentea, eta Digital + produkzio-etxearekin telebista eskubideen akordioa sinatu zuen. Akordioa, 2012-2013 denboralditik 2014. urteko ekainaren 30era artekoa zen.

Digital + produkzio-etxearekin sinatutako kontratuak haserre jarri zuen Mediapro, eta Athletici egin beharreko ordainketak bertan behera utzi zituen produkzio-etxe honek. Mediaproren ustez, Athleticek kontratuko klausula batzuk hautsi zituen, baina talde bizkaitarrak kontrakoa esan zuen.

Kasua epaitegietan erabakiko zela zirudien, baina Mediaprok akordiora iristea nahiago izan du, eta ia 11,5 milioi euro ordaindu beharko dizkio Athletici.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena