Athletic club
Udalaren plana
Erredakzioa
Zaletu eta auzokideen mugikortasuna bermatu, zelaitik ateratzea eta sartzea erraztu, pertsona-fluxu egokia ahalbidetu eta larrialdi ibilgailuak erraz sartzea bermatu nahi da.
Trafiko-etendurak egingo dituzte
Athleticek Celta hartuko du gaur San Mames futbol-zelai berrian. Bilboko Udalak martxan jarri du "Partidak San Mamesen" Udal Plana. Horren bidez, zaletu eta auzokideen mugikortasuna bermatu, zelaitik ateratzea eta sartzea erraztu, pertsona-fluxu egokia ahalbidetu eta larrialdi ibilgailuak erraz sartzea bermatu nahi da.
Trafiko aldaketez gain, gutxi gorabehera 20 Udaltzaingok trafiko-etendurak egingo dituzte, baita inguruko bide-segurtasuna bermatu ere.
Era horretan, Udaltzaingoak trafiko-segurtasuna bermatuko du eta ordutegiak aldatu ahal izango ditu pertsona kopuruaren arabera, betiere segurtasun arrazoiengatik.
Udalak zaletuei aurretik joatea gomendatzen die jende pilaketarik ez egoteko sarrera eta irteeran, baita gizalegez jokatzea ere.
Halaber, Bilboko Udalak ekitaldietan zein partidetan garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du, eta Renfe, EuskoTran, MetroBilbao, Bilbobus eta Bizkaibusek estadioaren inguruetan geltokiak dituztela gogorarazi nahi dizue.
TRAFIKOAN EGONGO DIREN ALDAKETAK
San Mames Barriaren sarrera eta irteeretan pertsonen segurtasuna bermatzeko, ondorengo trafiko-aldaketak egingo dira partidu egunetan:
Trafiko-etendura eta aparkatzeko murriztapenak:
Lehenengo murrizketak gutxi gorabehera ekitaldi bakoitza hasi baino ordu bat lehenago egingo dira, eta ekitaldiak bukatzerakoan ordu erdi gehiago iraungo dute. Orobat, honako kale hauetan ibilgailu pribatuek ezin izango dute garraiatu:
- Urkixo zumarkalea (Sabino Arana eta Luis Briñas)
- Luis Briñas (Felipe Serrate eta Zunzunegi etorbidearen artean)
- Felipe Serrate
- Ventosa bidea
- Rafael Moreno "Pitxitxi" (futbol zelaiaren inguruan)
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa