Athletic club
22:00etan
Erredakzioa
Heldu da egun handia. Athleticek lehen partida ofiziala jokatuko du San Mames berrian Vigoko Celtaren kontra.


Albisteak (4)
Bideoak (1)
Athleticek eta Celtak partida historikoa jokatuko dute astelehenean, San Mames zelai berriaren estreinako neurketa izango baita. San Mames lanen hiru laurdenak soilik bukatuta daudela zabalduko ditu ateak eta Katedral zaharraren errelebu ofiziala hartuko du.
Partida garrantzitsu horri begira, Ernesto Valverdek ezin izango ditu Borja Ekiza eta Kike Sola erabili, arazo fisikoak dituztelako, eta, horrez gain, Mikel Balenziagaren zalantza dauka. Gipuzkoarrak mina dauka belaun batean eta azken astean ezin izan du normal entrenatu.
Luis Enrique Celtako entrenatzaileak, berriz, 19 jokalari ekarri ditu Bilbora, Javi Rey, David Costas eta Santi Mina harrobiko jokalariak barne. Astelehen goizean Lezaman entrenatuko dira eta arazo fisikoak dituzte jokalarien egoera aztertuko du.
Hiru jardunaldi jokatuta, Athletic seigarren da ligan, sei punturekin, eta Celta, berriz, bederatzigarren, bost punturekin.
Ustezko hamaikakoak:
Athletic Club: Herrerín; Iraola, Gurpegui, Laporte, Saborit; Iturraspe, Beñat, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Muniain.
Celta: Yoel; Hugo Mallo, David Costas o Cabral, Fontás, Toni; Oubiña; Augusto Fernández, Alex López, Rafinha, Nolito; Charles.
Epailea: Gil Manzano (Comité extremeño).
Zelaia: San Mames
Ordua: 22.00
Bilboko Udalak martxan jarri du "Partidak San Mamesen" Udal Plana. Horren bidez, zaletu eta auzokideen mugikortasuna bermatu, zelaitik ateratzea eta sartzea erraztu, pertsona-fluxu egokia ahalbidetu eta larrialdi ibilgailuak erraz sartzea bermatu nahi da.
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
| 07 |
08:10 - 11:30 |
ATLETISMOA | Valentziako Maratoia |
| 07 | 11:30 - 12:00 | ''HELMUGA'' saioa |
| 07 | 12:00 - 14:00 | PILOTA | EMAKUME MASTER CUP: 4 t'erdiko finalaurrekoak |
| 07 | 17:05 - 20:00 | PILOTA | Laso-Albisu vs Larrazabal-Mariezkurrena |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar