17:17

Athletic club

2020ko Eurokopa

San Mames egoitza izateko aukerak murriztu dira

Erredakzioa

Peineta 2020ko Eurokopako egoitza izateko lehian sartu da, eta horrek asko estutu du borroka, gainerako hautagaien kalterako, San Mames Barria tartean.

0:53
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

2020ko Eurokopa ez da lurralde bakar batean jokatuko, Europako hainbat hiritan baizik. San Mamesen parte-hartzearen bat duten erakundeek, zelai berria txapelketa horren egoitza izateko proposamena aurkeztu diote Espainiako Federazioari.

San Mamesek 50.000 eserleku baino gehiago izango dituenez, lehen faseko edo final-zortzirenetako partidak jokatzeko baldintzak beteko ditu.

Hasiera batean, hiru zelaik egin diote proposamena Espainiako Federazioari: San Mamesek, Mestallak eta Cornellak. Baina Batzorde Olinpikoak Madrilen jokoak antolatzeari uko egin ostean, Atletico Madrilek Peineta zelaia ere proposatu du.

Gauzak horrela, San Mames (Athleticen estadioa) 2020ko Eurokopako egoitza izateko aukerak murriztu egiten dira. Espainiako Federazioak bi egoitza aurkeztu ditzake UEFAn, baina honek ez du lurralde bakoitzeko egoitza bat baino aukeratuko.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena