12:25

Athletic club

Gaur erabakiko da

Ander Herreraren etorkizuna, Manchester Uniteden eskuetan

Erredakzioa

Ingalaterrako taldeak gauerdia baino lehen etete klausulako 36 milioiak ordaintzen baditu, Herrerak Athletic utziko du. Hala ere, erdilaria Bilbon geldituko dela dirudi.

  • Ander Herrera. Argazkia: EFE

    Ander Herrera. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ander Herreraren etorkizuna gaur erabakiko da, gauerdian 2013-2014 denboraldirako fitxaketak egiteko epea bukatuko baita. Jokalariak elastiko zuri-gorria janzten jarraituko duela dirudi, baina giltza Manchesterreko taldeak du.

Athleticek argi utzi du ez duela inolako negoziaketarik egingo, beraz, Manchester Unitedek Herreraren etete klausulako 36 milioiak ordaindu beharko ditu erdilaria fitxatzeko.

Moyesek zuzentzen duen taldeak Cesc Fabregasen eta Thiagoren fitxatu nahi zituen, baina ezin izan zuen akordiorik lortu. ‘Deabru gorriek’ erdilari bat behar dute lehenbailehen, eta Ander Herrera David Moyesen gustukoa dela dirudi.

Herrerak ez zuen minuturik jokatu Santiago Bernabeun, baina Ernesto Valverdek erabakia arrazoi taktikoak zirela eta hartu zuela azaldu zuen. Athleticeko prestatzaileak Ander Herrerarekin ezer ez zela gertatuko uste zuela adierazi zuen prentsaurrekoan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.

    Ez dago zuzenekorik

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena