Athletic club
Jokalariak baztertuak
Erredakzioa
Jokalari bizkaitarrak Lehen Mailan jarraituko du: Vigoko taldeko futbolaria izango da 2013-2014 denboraldian. Bestalde, Jonas Ramalho Gironan arituko da, Bigarren Mailan.
Jon Aurtenetxe iragan denboraldian Malagren aurka jokatutako partidan. Argazkia: EFE
Athleticek 27 jokalarirekin hasi zuen denboraldi-aurrea, eta Ernesto Valverde entrenatzaileak bost jokalari baztertu ditu: Aurtenetxe, Ramalho, Iñigo Perez, Ruiz de Galarreta eta Albizua. Bost jokalari hauetatik, hiru bidali ditu utzita Athleticek beste talde batzuetara.
Oraingoz, Jon Aurtenetxe da Lehen Mailako talde batera utzita joango den jokalari bakarra. Bizkaitarrak Celtan jokatuko du datorren denboraldian. Aurtenetxek ez zuen maila ona eman iragan denboraldian, eta denboraldi-aurre honetan ez du Valverde konbentzitu. BBVA Ligan jarrai dezakeen beste jokalari bat Iñigo Perez da. Erdilariak oso gutxi jokatu zuen iaz min hartuta egon zelako, eta, Valverderen ustez, hobe da beste talderen baten minutuak pilatzea.
Bestalde, Jonas Ramalho Gironara joango da utzita, eta ondorioz, Bigarren Mailan jokatzeko aukera izango du Ramalhok. Iragan denboraldian ez zuen asko jokatu lehen taldearekin, baina hegaleko defentsa postuan egin zuen Bielsarekin lehen taldean, baina erdiko defentsa postuan ere joka dezake. Litekeena da Gironan bi postuetan jokatzea.
Iñigo Ruiz de Galarreta Mirandesera joan zen utzita, hilabate hasieran. Ondorioz, Iñigo Perezentzat eta Unai Albizuarentzat taldea bilatzea geratzen zaio Athletici. Perez Lehen Mailako talderen batera joan liteke, eta Albizuak Bigarren Mailan jokatuko du. Erdiko defentsak Alavesera joan nahi du utzita, baina Athleticek eta Arabako taldeak akordioa ixteko zailtasun ugari daude. Mirandes edo Numantzia ere izan litezke Albizuaren talde berriak.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa