16:27

Athletic club

Abuztuaren 23an

San Mames ez da Athletic-Osasuna partidarako prest egongo

Redacción

Zuri-gorrien eta gorritxoen arteko derbia Anoeta estadioan jokatuko da. Bilboko klubak bazkideentzako autobusak jarriko ditu.

  • Osasuna-Athletic. Artxiboko argazkia: EFE

    Osasuna-Athletic. Artxiboko argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek eta Osasunak Anoetan jokatuko dute, abuztuaren 23an, 22:00etan, eta Bilboko klubak honako plangintza ezagutzera eman du, bere webgunearen bitartez:

1-Sarrerak erreserbatu:

Sarrerak soilik bazkide eta harrobientzako izango dira.

Partidara joateko interesa duen bazkideak sarrera bat erreserbatu beharko du. Arestian aipatzen dena egiteko bide bakarra Athletic Clubeko web ofizialak eskaintzen duen atala erabiltzea da. Lotura prest egongo da abuztuaren 6ko 16:00etatuk aurrera abuztuaren 11ko 24.00ak arte.

Horretarako bazkide bakoitzak bazkide kodea eta pin-a sartu egin beharko ditu.

Erreserba batean partidara elkarrekin joateko asmoa duten bazkide batzuk taldekatzeko aukera egongo da, sarrerak Anoetako gune berberean hartzeko aukera eskainiz.

Erreserba prozesuan bazkide zein harrobiri ea Athletic Clubek doan prestatu duen autobus zerbitzua erabiliko duenetz, guzti hau beharrezkoa den azpiegitura prestatu ahal izateko.

Bide honen bitartez eskatzen den sarrera kopurua Anoetan dauden jesarlekuena baino handiagoa izango balitz, abuztuaren 12an zozketa egingo litzateke notario aurrean. Zozketa eginez gero, emaitza abuztuaren 12an bertan argitaratuko litzateke Athletic Clubeko web orrian.

Eskaera kopurua Anoetan dauden jesarlekuena baino txikiagoa izango balitz, erreserba egin duten bazkide guztiek euren sarrera baieztatuta izango lukete.

Athletic Clubek ezin izango du ziurtatu, edozein kasutan ere, Anoetako jesarlekua eta San Mamesekoa baliokideak izatea. Kokapena sarrerak jasotzeko ordenaren arabera aukeratuko da.

2-Sarrerak jaso:

Sarrerak abuztuaren 13tik 20ra jaso ahal izango dira, hilaren 15 eta 18 kenduta, jaiak direla eta, Bilboko Elkano kaleko 20. zenbakian dauden bulegoetan 08:00etatik 21:00etara, bazkide txartela edota behin behineko bazkide txartela aurkeztuz.
Banaketa arintzeko asmoz eta samaldak ekiditeko, sarrerak klubeko bazkidearen antzinatasunaren arabera banatuko dira eta, taldekatze kasuetan, bazkideen arteko bataz bestekoaren bitartez. Taldeko edozein kidek sarrerak har ditzake partaide guztien bazkide txartela edota behin behinekoa aurkeztuz.

Informazioa, bazkide bakoitzari dagokion jasotze datarekin, Athletic Clubeko web ofizialean argitaratuko da abuztuaren 12an. Sarrera azaltzen den egunean edo hurrengo egunetan har daiteke, baina inoiz ez ezarrita dagoen data baino lehen.

Bazkideek daudenak baino sarrera gutxiago eskatuz gero, soberakoak abuztuaren 21ean eskuragai egongo dira erreserba egin ez zuten klubeko bakide zein bazki barrientzako, leku eta ordutegi berberean. Bazkideek ezin izango dute inolaz ere euren erreserba bikoiztu.

Halaber, soberakoak baleude, sarrerak salgai ipiniko lirateke abuztuaren 22an, 08:00etatik 15:00etara, Elcano 20an, 20 euroan helduentzako eta 10 euroan umeentzako, gehienez sarrera bi pertsonentzako.

3-Garraioa:

Athletic Clubek bazkideentzako autobusak noiz eta nondik irtengo diren jakinaraziko du.
Edozein kasutan ere, joateko eta itzultzeko ezinbestekoa izango da partidarako sarrera aurkeztea.

 



Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:30 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena