17:00

Athletic club

Denboraldiaurrea 2013

Jokalari baztertuen zerrenda emateko unea atzeratu egin du Valverdek

Erredakzioa

Liga hasteko bi aste falta direnean iragarriko ditu baztertuen izenak, Zaragozaren eta Nizaren kontrako lagunartekoak jokatu ondoren. Nizaren aurka abuztuaren 3an jokatuko dute.

  • Valverde, zuri-gorrien entrenamendu batean. Efe.

    Valverde, zuri-gorrien entrenamendu batean. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Azken asteetan ikusitakoaren arabera, badirudi Ernesto Valverdek baztertu behar dituen jokalarien zerrenda iragartzeko unea atzeratu egin duela. Izan ere, hasiera batean, Athleticeko entrenatzailearen asmoa Austrian eta Alemanian egindako egonaldiaren amaieran iragartzea zen, eta egun 26 jokalariz osatutako taldea 21 edo 22 jokalaritan utzi.

Baina lagunartekoetan ikusitakoak gaia "gehiago hausnartzeko" beharra piztu dio eta erabakia astebetez atzeratuko du Valverdek.

Gauzak horrela, Athleticek Liga hasteko bi aste falta arte ez du taldea osatuko duten jokalarien behin betiko zerrenda itxita edukiko. Ordura arte beste bi lagunarteko partida jokatuko dituzte, Zaragozaren aurka Sestaon, uztailaren 31n, eta Nizaren aurka Donibane Lohitzunen, abuztiaren 3an.

Uste guztien arabera, zuri-gorriekin denboraldiaurrea egin duten Bilbao Athleticeko hiru jokalariak dira joateko aukera gehien dituztenak. Hiru kasuetan (Unai Albizua, Enric Saborit eta Erik Moran) beste talde batzuetara joango lirateke, utzita.

Iñigo Perezen eboluzioaren zain, argi dirudi Toquero lekurik gabe geratzen ari dela, batez ere Valverdek Oscar de Marcos hegalean jartzen hasi denetik.

Ruiz de Galarreta eta Ramalho

Iñigo Ruiz de Galarreta ere zalantzazkoen artean dago. Entrenatzaileak hasierako hamaikakoan jarri du azken partidetan, baina ikusteke dago oraindik egoera horrek jarraipena izango duena ala ez. Baliteke ere Mikel Ricoren fitxaketa hurrengo egunetan gauzatzea, eta horrek erdilari gehiegi pilatuko lituzke taldean.

Argitzeke dagoen beste zalantza Jonas Ramalhorena da. Valverdek Andoni Iraolaren ordezko moduan erabili du, eskuin hegalean. Baina hor Oscar De Marcosek ere joka dezake. De Marcosek min hartu zuen Hoffenheimen kontrako partidan.

Hori guztia kontuan hartuta, badirudi ondorengo jokalariek lekua ziurtatuta dutela 2013-2014 denboraldiko Athleticen: Gorka Iraizoz eta Iago Herrerín atezainek; Iraola, Etxeita, Borja Ekiza, Aymeric Laporte eta Balenziaga atzelariek; Gurpeguik, San Josek eta De Marcosek (hauek leku ezberdinetan joka dezakete), Iturraspe, Beñat Etxebarria eta Ander Herrera erdilariek; eta Markel Susaeta, Iker Muniain, Ibai Gómez, Aritz Aduriz eta Kike Sola aurrelariek.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    20 16:15 - 19:00 PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena