Athletic club
0-0 Freiburgen aurka
Erredakzioa
Beroa izan da protagonista nagusia; partidako zati bakoitza birritan eten dute bi taldeetako jokalariek ura edan ahal izateko.
Artxiboko irudia. Efe.
Athleticek eta Freiburg taldeek zero goletara berdindu dute larunbat honetan jokatutako lagunarteko partidan. Zuri-gorriek bigarrenez jarraian lortu dute emaitza hori azken astean.
Partida ez da ona izan eta gol aukera gutxi sortu dituzte bi taldeek. Beroa izan da, zalantzarik gabe, protagonista nagusia.
Valverderen hasierako hamaikakoan Iago Herrerin; Iraola, San José, Ekiza, Balenziaga; Iturraspe, Beñat, Ruiz de Galarreta, Susaeta, Aduriz eta Ibai atera dira. Bigarren zatian, berriz, Iñigo Perez, Joans Ramalho, Etxeita, Albizua eta Toquero zelairatu dira, Iraola, Ekiza, Iturraspe, Susaeta eta San Joseren ordez.
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa