Athletic club
Denboraldiaurrea
Erredakzioa
Bilbotarrek egonaldiko azken partida jokatuko dute larunbatean Alemanian, Friburgoren aurka.
Ander Herrerak min hartu du Austriako egonaldian. Efe.
Athleticek Austrian egindako astebeteko egonaldia amaitu du eta arratsaldean Friburgora (Alemania) joango dira larunbatean bertako taldearen kontra lagunarteko partida jokatzeko. Atzerrian jokatuko duten hirugarren eta azken norgehiagoka izango da larunbatekoa.
Austriako Leogang herrian egindako azken entrenamenduan, zuri-gorriek 20 graduko tenperatula epela izan dute, lehen egunetako beroalditik urrun.
Bazkalostean, jokalariak Basileara joango dira hegazkinez eta Suitzako hiri horretan autobusa hartuko dute Friburgoraino. Larunbateko partida 17:30ean jokatuko dute, Mage Solar Stadion futbol zelaian.
Jokatutako azken bi lagunarteko partidetan, garaipen bat eta berdinketa bat lortu dute bilbotarrek.
Austrian egindako astebetean bi jokalari lesionatu dira, Oscar de Marcos eta Iker Muniain, biak eskuin orkatilan. Lesioek ez dirudite oso larriak; biek orkatilak bihurtu dituzte baina Muniainen bihurdura arinagoa da. Gorka Iraizoz ere min hartuta dago, baina atezaina Austriara joan aurretik lesionatu zen.
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
25 | 12:00 - 14:00 | HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa |
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa