Athletic club
Radio Euskadin
Josu Bilbao
Athleticeko presidenteak Bizkaiko selekzioaren aurka jokatuko duten San Mameseko agurra, 'ospakizun bat baino bereziagoa' dela azpimarratu du.
Josu Urrutia. Argazkia: EFE
Josu Urrutia Athleticeko presidenteak ez du talde zuri-gorriko hurrengo entrenatzailearen berririk eman, Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan. "Gauza horien ordua iritsiko da. Orain, garrantzitsuena San Mames behar bezala agurtzea da", esan du presidenteak.
Asteazkenean, ekainaren 5ean, Katedralak bere azkenengo neurketeta hartuko du ehun urteko historiari amaiera jartzeko. Neurketa berezia izango da, Bizkaiko selekzioaren aurka:
"Jendea konbentzitzea oso zaila da. Athleticentzat hurbilena dena aukeratu dugu. Agur bat ospakizun bat baino bereziago da", adierazi du Josu Urrutiak.
San Mames ahaztea oso zaila izango dela ere onartu du Athleticeko presidenteak: "San Mames eta Athletic banandu ezin diren gauzak dira. Estadioa ahaztea zaila izango da, baina San Mames berriko ilusioa eta harrotasuna dugu. Estadio zaharrean sortutako giroa lortzea da helburua".
Katedralean bizi izan dituen une guztietatik, berezienak aldageletan bizi izan dituela, onartu du. Zuri-gorrien aldagela toki oso lasaia eta pertsonala dela azpimarratu du Urrutiak. Gainera, zaleen txaloak ederki gogoratzen dituela adierazi du: "Nire ibilbide osoan zaleek oso ondo hartu naute San Mamesen".
Bukatzeko, Athleticeko presidenteak estadio berrian jokatzen irailaren 14ean edo 15ean hasiko direla baieztatu du, eta zuri-gorrien norgehiagoka bat etxetik kanpora jokatu beharko dute: "Erabakitzeke dago, baina normalena Anoetan jokatzea izango litzateke".
Hurrengo zuzenekoak
25 | 17:00 - 20:00 | PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa