Athletic club
Azken aurreko jardunaldia
Erredakzioa
Levantek San Mames zaharreko azkenengo hiru puntuak lortu ditu, Juanluk 91. minutuan eskuratutako golari esker.
Jokalariak, San Mames agurtzen. Argazkia: EFE
Albisteak (3)
Informazio gehiago (1)
Athleticek ezin izan du irabazi San Mames zaharrean jokatu duen azkeneko partida ofiziala. Levantek azkenengo minutuan lortu du garaipenaren gola (Juanluk 91. minutuan), eta Juan Ignacio Martinezen mutilek Katedraleko azkenengo hiru puntuak eraman dituzte.
Talde zuri-gorria nagusi izan da aurreneko zatian, baina ezin izan dituzte aukerak gauzatu. Andoni Iraolak lehenengo abagune argia izan du, 9. minutuan, eta jarraian Levantek neurketako aukerarik argiena izan du. Hala ere, Gorka Iraizozek ederki desbideratu du Pedro Riosen jaurtiketa, eta baloia langara joan da. Athleticek sakatzen eta agintzen jarraitu du San Mamesen, eta abaguneak heltzen joan dira.
Aritz Adurizek 1-0ekoa eskuratzeko abagune oso argia izan du (17. minutua), baina donostiarraren saiakera zutoin albotik kanpora joan da. Jose Ignacio Martinezen mutilek kontraerasoak bilatu dituzte, eta Iraizozek erne egon behar izan du, areatik bizkor irteteko. Aquafrescak aukera ona izan du, 34. minutuan, baina Nafarroako atezaiank erantzun bikainarekin desbideratu du baloia. Bielsaren taldea erraz heldu da Levantaren area ingurura, baina errematean ezin izna du asmatu. Atsedenaldian, 0-0ekoak jarraitu du San Mames zaharreko markagailuan.
Valentziako taldeak izan du aurreneko abagune argia atsedenaldiaren ostean, baina Diopen erdiraketa desbideratua zutoinera joan da (51. minutua). Ibai Marcel Susaetaren ordez sartu du Bielsak, baina Athleticek akats handiak egiten jarraitu du. Iker Muniainek txartel gorria ikusi du, Rodasi ostikada emateagatik, eta zuri-gorriak hamar jokalarirekin gelditu dira.
Toquerok saiakera egin du 73. minutuan, baina gasteiztarrak baloia Navasen eskuetara bidali du. Iturraspek ere urruneko saiakera egin du, eta baloia langa gainetik kanpora joan da. Bilboko taldearen azkenengo abagunea Mikel San Josek izan du, baina nafarraren errematea Navasek desbideratu du. 91. minutuan, Juanluk 0-1ekoa jarri du San Mameseko markagailuan. Levantek kontraerasoa bikain burutu du, eta Katedraleko azkeneko hiru puntuak eksuratu ditu.
- Fitxa teknikoa:
0 - Athletic Club: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, San Jose, Aurtenetxe; Iturraspe, De Marcos, Herrera (Toquero, 68. minutuan); Susaeta (Ibai, 55. minutuan), Aduriz (Llorente, 76. minutuan) eta Muniain.
1 - Levante: Keylor Navas; Hector Rodas, Vyntra, David Navarro, Dudka; Diop, Iborra; Pedro Rios (El Zhar, 74. minutuan), Valdo, Ruben (Juanlu, 79. minutuan); eta Acquafresca (Michel, 69. minutuan).
Gola: 0-1, 91. minutuan: Juanlu.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 17:15 - 20:00 | PILOTA | ETB KANTXA: Jaka-Iztueta vs Zabala-Rezusta |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa