Athletic club
1982ko Mundiala, Katedralean
A.B.
1982an espainian jokatu zen Mundileko hiru partida jokatu ziren Katedralean, eta Bryan Robsonek historiako hirugarren gol azkarrena sartu zuen. Ingelesek lehen fase hiru partidak irabazi zituzten.
San Mamesen jokatu zen 1982ko Mundialeko Inglaterra-Frantzia partida. Reuters
San Mames futbolaren Katedrala da, eta 2012-2013 denboraldiaren amaieran behera botako dute, eta Athleticen zelai berriak hartuko du lekukoa. Hainbat oroitzapen utzi dizkie San Mamesek zale zuri-gorriei, eta horietako batzuk Katedralean jokatu ziren 1982ko Munduko Txapelketako partidak dira.
Espainiako 1982ko Munduko Txapelketan San Mamesen lehen faseko hiru partida jokatu ziren. Ingalaterraren gotorlekua izan zen Katedrala. Ingelesek lehen faseko hiru partida jokatu zituzten San Mamesen. Ingelesek San Mamesen jokatu nahi zituzten partidak Britainia Handiko zelaiekin antz handiena zuena baitzen.
Katedrala ez da edozein zelai, 100 urteko zelaia da, eta hainbat marka ditu. Baina San Mamesen eman den marka historikoetako bat 1982ko Espainiako Munduko Txapelketan eman zen. Ingalaterra-Frantzia partidan Bryan Robsonek Mundialen historiako hirugarren gol azkarrena sartu zuen. Erdilari ingelesak partidako 27. segundoan sartu zuen 1-0ekoa Ingalaterrarentzat, eta Katedrala horren lekuko izan zen.
1982ko ekainaren 16an jokatu zen lehen faseko Ingalaterra-Frantzia partida. Harmailak gainezka egon ziren, eta San Mames bete egin zen. Jendea eseri orduko, 27. segundoan Bryan Robsonek gola sartu zuen, 1-0ekoa Ingalaterrarrentzat. Atsedenaldia baino lehen, 24. minutuan, Frantziak partida berdintzea lortu zuen (1-1). Banakoa Solerrek sartu zuen, eta norgehiagoka berdinduta (1-1) iritsi zen atsedenaldira. Bigarren zatiko 67. minutuan Robsonek beste gol bat sartu zuen Ingalaterrarentzat (2-1), eta 83.ean Marinerrek lasaitasunaren gola sartu zuen. 3-1 irabazi zion Ingalaterrak Frantziari.
Ekainaren 20an Ingalaterrak Txekoslovakia izan zuen aurkari. Katedralean lehen partidan baino zale gutxiago izan ziren, baina ia beteta egon ziren harmailak. Partida lehiatua izan zen, eta lehen zatia golik gabe bukatu zen (0-0). Bigarren zatian iritsi ziren golak, eta guztiak ingelesen alde. Francisek 62. minutuan sartu zuen 1-0ekoa, eta 66.ean Barmos txekiarrak bere atean sartu zuen 2-0ekoa. Ingalaterrak bigarren garaipena jarraian lortu zuen.
Britainiar irletako selekzioak Mundialeko lehen faseko azken partida jokatu zuen ekainaren 25ean Kuwaiten aurka. Ingalaterrak ez zion edonolako agurra eman nahi San Mamesi, Espainiako Munduko Txapelketan bere gotorlekua izan zen zelaiari. Zaleek ere erantzun zuten, aurreko partidetan baino jende gutxiago bildu zen amaieran, baina zelaiaren hiru laurdenak baino gehiago bete egin ziren. Katedralaren historiaren jakitun Ingalaterrak garaipenarekin esan zion agur San Mamesi. Francisek 27. minutuan sartutako golak eman zion garaipena Ingalaterrari.
1982ko Munduko Txapelketan San Mamesen jokatu ziren partidak:
Inglaterra-Frantzia (3-0). Golak: 1-0. 27. seg, Robson; 1-1. 27. min, Soler ; 2-1. 67. min. Robson ; 3-1. 83. min, Mariner.
Inglaterra-Txekoslovakia (2-0). Golak: 1-0. 62. min, Francis; 2-0. 66. min, Barmosek bere atean.
Inglaterra-Kuwait (1-0). Golak: 1-0. 27. min, Francis.
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa