Athletic club
San Mames 1913-2013
Erredakzioa
Maradona, Kempes, Guardiola, Kendall… Izaera eta jatorri ezberdineko profesionalengan sentimendu sakonak eragin ditu San Mamesek: miresmena, esker ona, emozioa… Guztiek izan dituzte hitz politak.
Athleticeko jokalarien eta zaleen arteko lotura berezia goraipatu dute beti bisitariek. Efe.
Howard Kendall (Athleticeko entrenatzaile ohia): "Sammy Lee ospetsuak San Mamesen jokatu zuen Liverpoolekin, Europa mailako txapelketa batean, eta, bere hitzetan, inoiz jokatu duen futbol zelairik onena izan da (...) 40.000 pertsonarentzako lekua du bakarrik, baina giro osos berezia du, sinestezina".
Luis Fernandez (Athleticeko entrenatzaile ohia): "Katedrala. Bilbori San Mames kentzeaParisi Eiffel dorrea kentzea bezala da. Gogoan dut Zaragoza mendean hartu eta Txapeldunen Liga jokatzeko sailkatu ginen gaua. A ze gaua! Ze partida! Zale guztiak ohiuka zeuden, taldeak hegaz egin zuen. Zoragarria izan zen Athleticen entrenatzailea izatea klubaren lehen mendeurrenean".
Pep Guardiola (Bartzelonako jokalarie ta entrenatzaile ohia): "Zelai ospetsua da, korner bat atera baino hiru atera behar dituztela ematen du, zaleen animoak hain dira handiak, giroa hainbeste berotzen dute, gertatzen den guztia birritan gertatzen dela ematen duela (...) Ohore handia izan da San Mames gori-gorian bizitzeko izan dudan aukera".
Marcelo Bielsa (Athleticen entrenatzailea): "Zaila da San Mamesek eragiten dizkidan sentimenduez zintzo aritzea demagogia egiten ari naizelako itxura eman gabe, baina Athleticen oihartzuna hain da handia, egun merkatu hutsa bihurtu den futbolaren testuinguruan hain da sakona Athleticek futbola maite dugunontzat duen esanahia... Horrek sentimendu ugari eragiten dizkit eta egunen baten zuekin, Athleticeko zaleekin, partekatu nahi nituzke, zuek sentimendu horien parte zaretelako. Baina ez dut demagogian erori nahi, eta horretaz hitz egiteko asmoa etorkizunerako utziko dut".
'Cuco' Ziganda (Athleticen jokalari ohia): "San Mameseko 'Cuco,Cuco' oihua betirako grabatuta geratu zait. Beti esan dut ez nintzela izar mediatikoa izan, zelaian ere ez nintzen onenetakoa, baina San Mamesek beti eskertu dit egindako guztia eta horrek ez dauka preziorik... Oso harro sentiarazten nau, jasotako babesak gainezka egin dit askotan".
Xavi Hernandez (Bartzelonako kapitaina): "San Mamesen beti ondo hartu naute. Ez da Katedralean txalo zaparrada jasotzen dudan lehen aldia eta oilo-ipurdia jarri zait. San Mameseko zaleei gauza asko eskertu behar dizkiet".
Gerard Piqué (Bartzelonako jokalaria): "Ohorea izan da urte hauetan San Mames futbol zelai magikoan jokatzea!".
Raul Gonzalez (Real Madrileko jokalaria ohia): "Athleticeko zaleak bikainak dira. San Mamesen jokatzea gogo izan dut beti, giro ezin hobea dagoelako".
Diego Armando Maradona (Argentinako jokalari ohia), San Mameseko berdegunera atera aurretik: "Ze polita! Munduko zelairik politena da!".
Mario Alberto Kempres (Argentinako jokalari ohia): "Katedralean jolastea plazerra izan zela onartu behar dut. Hara joan aurretik taldekideek Bilboko zelaiak zuen xarma bereziaz hitz egin zidaten, baina bertara iritsi nintzenean Disneyra joatea bezala izan zen. Nola bizi dute futbola! Gainontzeko zelaiekin konparatuta, San Mames guztiz ezberdina da (...) Guretzat handik punturen bat ateratzea ezinezkoa zen. Ez nuen inoiz golik sartu, Valentzian zazpi urte eta Herculesen bi jokatu dituen arren. Are gehiago, buztana hanka tartean genuela ateratzen ginen beti, gu talde ona izanda ere. Baina oso atsegina zen San Mamesen jokatzea".
Kevin Keegan (Ingalaterrako jokalari ohia eta Newcastleko entrenatzaile ohia), 1982 urteko Munduko Txapelketan: "Mundialeko finala hemen jokatzea nahiko nuke"
Michael Robinson (Osasunako jokalari ohia eta kirol esataria): "Bizitzan badira betiko iraun beharko luketeen gauzak... San Mames da horietariko bat. Zelai ederra".
Michel (Real Madrileko jokalari ohia): "Deigarria da jendeak beti Anfield futbol zelaian Liverpoolen hereserkia entzuteaz aritzea. Nik beti esaten diet gauza bera; ez dutela Athleticena San Mamesen entzun. Jokalariak berdegunera ateratzear daudela, hereserkia entzuten da eta jende guztia abesten hasten da. Partidaren arimara eta benetako zaporera hurbiltzen zaitu momentu horrek. Une hori gogoan daukat beti. San Mameseko tunelean egon eta hereserkia entzuteak ez dauka parekorik. Iaz San Mamesen jokatu genuen (Getaferen entrenatzailea zen Michel), hereserkia jarri zuten eta ni goian nengoen, aldageletan, eskilarak jaisteko prest. Eta giro horrek 15 urte atzera eraman ninduen. Horrelako momentuek ematen diete nortasun berezia futbol zelaiei".
Juanma Lillo (Tenerife, Reala, Zaragoza eta bestelako taldeetako entrenatzaile ohia): "Oso futbol zelai gutxitan dasta daiteke futbola San Mamesen bezala. Han jokatzea izugarria da, eta han irabaztea, zoragarria, eta ez dut hori esaten ni gipuzkoarra naizelako. Horrek ez du zerikusirik".
Marcano (Getafeko atzelaria): "Zelai polita eta historikoa da, jendea txistuka hasten denean, ezin dituzu taldekideak entzun. Zaleek asko bultzatzen dute, eta Athleticeko jokalarien gainean daude. Horrelako lekuetan jokatzea oso polita da beti".
Iruzkinak
Hurrengo zuzenekoak
20 | 16:30 - 19:00 | PALA | Gabonetako jaialdia: Gaubeka-Gordon vs Madariaga-Urrutia eta Maldonado-Del Rio vs Fusto-Perez |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa