21:56

Athletic club

Romaredan

Llorentek eta Ibai Gomezek salbazioa ziurtatu dute (1-2)

Erredakzioa

Marcelo Bielsaren mutilek Postigak lortutako 1-0ekoa irauli dute norgehiagokako azkenengo hamar minutuetan. Athleticek mailari eutsi dio, matematikoki.

  • Jokalariak Ibai Gomezen gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Jokalariak Ibai Gomezen gola ospatzen. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek salbazioa matematikoki ziurtatu egin du Romaredan, Zaragozari (1-2) irabazita. Aragoiko taldeak norgehiagokako lehenengo gola egin du, 13. minutuan (Helder Postiga), baina Bielsaren mutilek gogor sakatu dute azkenengo minutuetan, eta Fernando Llorentek eta Ibai Gomezek zuri-gorrien golak egin dituzte.

Bilboko taldea nagusi izan da norgehiagokako aurreneko minutuetan, baina Manolo Jimenezen mutilek 1-0ekoa lortu dute, Postigaren gol ikusgarriari esker. Zaragozako aurrelariak baloia Iraizoz en gainetik bidali du burukada batekin, eta Aragoiko taldeak markagailuan aurrea hartu du. Jarraian, De Marcosek berdinketaren gola egiteko abagune aproposa izan du, baina Guardiako jokalariaren jaurtiketa kanpora joan da.

Athletic erasoan arriskua sortzen saiatu da, baina Marcelo Bielsaren mutilek ez dute asmatu azkenengo pasean. Markel Susaetak falta jaurtiketa zuzena langa gainetik jaurti du, eta pixkanaka, Zaragozak neurketaren kontrola hartu du.  Del Cerro Grande epaileak De Marcosen gola, erratuta, baliogabetu egin du azkenengo minutuan, Arabako jokalaria ez baita jokoz kanpoko posizioan egon. Atsedenaldian, Manolo Jimenezen mutilek 1-0 nagusi izan dira.

Bigarren zatian Marcelo Bielsa prestatzaileak Ibai Gomez eta Llorente Adurizen eta Aurtenetxeren ordez zelairatu ditu, eta zuri-gorriek arrisku gehiago sortu dute, erasoan. Hala ere, Zaragozak bigarren gola egiteko aukera paregabea izan du. Postigak erremate gogorra egin du, eta Gorka Iraizozek gelditu ikusgarria egin behar izan du. Athleticeko atezaina protagonista izan da hurrengo jokaldian ere, baloia langara bidali baitu, desbideratze kaskarra eginda.

Norgehiagokako 80. minutuan, Bizkaiko taldeak berdinketaren gola egin du. Fernando Llorentek aldaratze bat ederki aprobetxatu du, eta baloia sareetara joan da. Pinterrek gola egiteko abagune ederra izan du, 87. minutuan, baina baloia kanpora bidali du. 91. minutuan, Ibai Gomezek 1-2koa jarri du markagailuan. De Marcosek jokaldi ikusgarria egin du eskuin hegalean, eta Santutxukoak takoiarekin lortu du gola.

- Fitxa teknikoa:

1 - Real Zaragoza: Roberto; Jose Fernandez, Sapunaru, Alvaro, Abraham; Pinter, Apoño; Victor Rodriguez (Bienvenu, 76. minutuan), Rodri (Rochina, 57. minutuan), Montañes (Movilla, 68. minutuan); eta Postiga.

2 - Athletic Club: Iraizoz; Ramalho (Castillo, 72. minutuan), Gurpegui, San Jose, Aurtentxe (Ibai, 46. minutuan); Susaeta, Iturraspe, De Marcos, Muniain; Ander Herrera eta Aduriz (Llorente, 46. minutuan).

Golak: 1-0. 14. minutuan, Postiga; 1-1. 80. minutuan, Llorente; 1-2. 91. minutuan, Ibai.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    22 16:00 - 17:00 AIZKOLARITZA | Urrezko Aizkolariak
    22 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Altuna III-Aranguren vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena