Athletic club
Bere lanarekin gustura
Erredakzioa
Zaleak eta jokalariak Ernesto Valverde entrenatzailearkein oso gustura daude, eta hurrengo denboraldian Valentzian jarraitzea nahi dute.
Ernesto Valverde. Argazkia: EFE
Ernesto Valverde prestatzailea Athleticera itzuli liteke datorren dnboraldian, baina zurrumurruei kasu egin gabe, Valentziako zaleek eta jokalariek euren babesa azaldu dute. Valverde eta Ziganda gehien entzuten ari diren izenak dira, eta dirudienez Josu Urrutiak gustukoen dituenak. Hala ere, Athletic Marcelo Bielsarekin bilduko da denboraldia bukatu ondoren, eta Rosarioko teknikariak eta Bilboko klubak egoera baloratu eta erabaki bat hartuko dute.
Valentzian Ernesto Valverdek jarraitzea nahi dute, heldu zenetik taldeak joko ona eta erregulartasuna erakutsi baitu. Mestallan taldeari jarraitasuna ematearen alde daude, eta Valvederekin gustura daudela behin eta berriro azaldu dute. ‘Valverde gelditu zaitez!’ behin baino gehiagotan abestu dute zaleek, eta jokalariek prentsaurrekoetan euren babesa azaldu dute.
"Aulkian beste aldaketa bat izatea ez da onena, eta Ernestorekin oso pozik gaudela uste dut. Lan bikaina egiten ari da", esan du Roberto Soldado aurrelariak.
"Valverde heldu zenean, dena aldatu zen. Entrenatzaile bikaina da, eta taldearekin lan egiten badaki. Gaizki egiten ari ginen gauza asko aldatu zituen, eta orain Txapeldunen Ligarako txartela lortuta guztia borobildu behar dugu", adierazi du Jonasek.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa