Athletic club
Amaren Eguna dela eta
Erredakzioa
Gauzak horrela, Athleticek ondorengo hamaikakoa aterako du: Moreno; Sagarna, Dominguez, Imaz eta Borde; Laskurain, Nausia, Derteano, Arana, Goñi; Zubeldia.
Amaren izenekin jokatuko dute Athleticeko jokalariek, Vigon. Argazkia: EFE
Athleticeko jokalariek kamisetan bakoitzaren amaren izena eramango dute gaur, Celtaren aurkako partidan. Horretarako, Profesionalen Futbol Ligaren onespena dute.
Gauzak horrela, Athleticek ondorengo hamaikakoa aterako du: Moreno (Iraizoz), atean; Sagarna (Iraola), Dominguez (San Jose), Imaz (Ekiza) eta Borde (Aurtenetxe) atzeko lerroan; Laskurain (Susaeta), Nausia (Gurpegui), Derteano (Iturraspe), Arana (De Marcos) eta Goñi (Muniain) zelai erdian eta Zubeldia (Aduriz) erasoan.
Aulkian Mateos (Raul), Chimeno (Ramalho), Torres (Llorente), Pinedo (Toquero), Perez (Ibai Gomez), Aranburu (Castillo) eta Blanco (Isma Lopez) egondo dira.
Hurrengo zuzenekoak
|
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar