19:24

Athletic club

Astelehenean, 20:00etan

Athleticek jaitsieratik alde egin nahi du, Granadari irabazita

Erredakzioa

Bielsak Gurpegui sartu du deialdian Iturrasperen ordez. Argentinarrak hamaikakoa erabakita dauka, baina ez jokalariak zelaian nola kokatuko dituen.

  • Zurigorriek garaipena behar dute arazoak saihesteko. Efe.

    Zurigorriek garaipena behar dute arazoak saihesteko. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek Granadaren aurka hiru puntuak lortzea ezinbestekoa du jaitsiera postuetatik aldentzeko. Bi taldeek San Mamesen jokatuko dute astelehenean, 20:00etatik aurrera, BBVA Ligako 29. jardunaldiko azken partidan.

Getaferen aurkako porrotak (1-0) zurigorrien milagarren berpizkundea eten zuen, aurreko bi jarduenaldietan Osasunari eta Valentziari gailendu eta gero. Bazirudien Marcelo Bielsaren taldeak bide onari heldu behar ziola, baina ez.

Gauzak horrela, bilbotarrek etxean arerio zuzena hartuko dute, eta, irabaziz gero, zazpi puntu aldea aterako diote (bien arteko 'average'a ere alde izango lukete Bielsarenek).

Litekeena da hamaikakoak honako hauek izatea:

Athletic: Iraizoz; Gurpegui, Ekiza, Laporte; San Jose; Iraola, Herrera, De Marcos; Susaeta, Aduriz eta Ibai Gomez.

Granada CF: Toño, Nyom, Angulo, Iñigo Lopez, Mainz, Mikel Rico, Recio, Buonanotte, Nolito, Aranda eta Ighalo.

Epailea: Del Cerro Grande (madrildarra).

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • OG.
    • OR.
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    25 12:00 - 14:00 HARRI-JASOTZAILEAK | Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa
    25 17:00 - 20:00 PILOTA | Binakakoa: Ezkurdia-Rezusta vs Artola-Mariezkurrena II

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena