Athletic club
Normaltasunez entrenatu da
Erredakzioa
Borka Ekiza ehuneko ehunean entrenatzen ari da jada, eta Valentziaren aurka hasieratik jokatzeko aukerak ditu. San Josek eta Iturraspek batera joka dezakete zelai erdian.
Athleticeko jokalariak Lezamako entrenamenduan. Argazkia: EFE
Athleticek entrenamendua egin du asteazken honetan, igandean Valentziaren aurka (12:00etan) jokatu beharreko partida jokatzeko. Iker Muniain normaltasunez entrenatu da, eta hasierako hamaikoan egoteko aukera asko ditu Ander Herrerak partida bateko zigorra bete beharko baitu.
Ez ohiko jokalariek partida jokatu dute Bilbao Athleticen aurka, eta 1-0 irabazi dute Llorenteren golarekin. Ekizak Valentziaren aurka hasieratik jokatzeko aukera asko ditu, eta defentsako bikotea osa dezake Laporterekin. Oscar de Marcos eta Aritz Aduriz min hartuta ibili dira azken egunetan, eta zalantza dira iganderako.
Raul; Ramalho, Ekiza, Jon Garcia, Castillo; Eguaras, Herrera, Toquero; Igor Martinez, Muniain eta Llorente jokalariek osatu dute Athleticen hamaikakoa Bilbao Athleticen aurka jokatu duten partidan. Arratsaldean, lan saioa egingo dute zuri-gorriek Lezaman.
Fernando Amorebietak min hartu du, eta lehenago utzi du entrenamendua. Iurretako jokalaria Venezuelako hautatzaileak deitu du, selekzioak martxoaren 22an eta 26an Aregntinaren eta Kolonbiaren aurka jokatuko dituen 2014ko Munduko Txapelketako sailkapen faseko partidak jokatzeko.
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa