Athletic club
Lezaman
Erredakzioa
Athleticeko erdilariak adierazi duenez, "tensioa nabarmena denean, hobeto jokatzen dugu". Taldeak beheko postuei begira egon behar duela gaineratu du, "ez baitago egoera hobetzeko beste modurik".
Albisteak (2)
Athleticek Espanyol izango du aurkari igande honetan (19:00etan) San Mamesen, eta Ander Herrerak adierazi duenez, "taldeak azken hiru partidetan azaldu duen hobekuntza baieztatu behar du Espanyoli irabazita".
"Beheko postuak Europakoak baino gertuago ditugu, eta ondorioz, sailkapenaren behealdera begiratu beharra daukagu. Ez dago egoera hau ikusteko beste biderik. Espanyolen aurka galtzen badugu, eta behekoek garaipena lortzen badute, berriro arazoak izango ditugu", esan du Herrerak.
Taldeak lehen itzulian baino hobeto jokatzen duela ere adierazi du Ander Herrerak: "Orain, denboraldi hasieran baino hobeto jokatzen dugu. Gaur egun eskaintzen dugun jokoa, askoz erakargarriagoa da zaleentzat, erasoko jokalariek protagonismoa hartu baitute". Athleticeko erdilaria gero eta hobeto jokatzen ari da, eta jokoan parte hartzen duenean, taldeak igarri egiten du. Horren inguruan, honakoa gaineratu du Herrerak: "Lesioa gaindituta, gero eta hobeto sentitzen naiz. Ondo jokatzen ari naiz, baina ez naiz horrekin konformatzen, eta hobetzeko asmoa dut".
Herreraren ustez, taldeak hobeto jokatzen du presioa sentitzen duenean: "Beharrizana eduki nahi dugu, beharrizana daukagunean hobeto jokatzen baitugu. Tentsioa eta presioa sentitzen dugunean, hobeto jokatzen dugu".
Hurrengo zuzenekoak
23 | 21:45 - 23:59 | ZESTA-PUNTA | Eusko Label Winter Series: Barandika-Lopez vs Goitia-Del Rio |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa