Athletic club
Harrobia
Erredakzioa
Horrela, Frantziako atzelariak kontratu berria izango du. Kontratua 2015eko ekainaren 30era arte egongo da indarrean. Jokalariak 18 milioi euroko etete-klausula izango du.
Aymeric Laporte Mallorcan. EFE
, Athleticek gaur baieztatu duenez.
Horrela, Frantziako atzelariak kontratu berria izango du eta 2015eko ekainaren 30era arte egongo da indarrean. Jokalariak 18 milioi euroko etete-klausula izango du.
Laporte (Agen/Frantzia, 1994) 2010eko udan heldu zen Athleticera Aviron Bayonnais Iparraldeko taldeko harrobitik. Iragan denboraldian Hirugarren Mailan jokatu zuen, Baskonian, eta 33 norgehiagokatan parte hartu zuen Laportek.
Atzelariak bigarren taldeko fitxarekin hasi zuen denboraldia eta Bilbao Athleticekin zortzi neurketa jokatu ostean Marcelo Bielsak deitu zuen azaroaren bukaeran. Hapoel Kiryaten kontra Europa Ligan, Israelen, jokatzeko deitu zuen Argentinako entrenatzaileak.
Orduz geroztik, Laporte beste bost aldiz deialdian sartu du Bielsak eta hiru partidatan parte hartu du. Spartaren eta Mallorcaren aurka neurketa osoa jokatu zuen. Eibarren kontra, ostera, azken minutuetan jokatu zuen frantziarrak.
Hurrengo zuzenekoak
Ez dago zuzenekorik |
Ezagutu 2023ko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa