Athletic club
Entrenamendua
EITB
Talde bizkaitarrak hiru eguneko atsedena hartu baino lehenagoko azken entrenamendua egin du, bertan lesionatuez gain, ez dira izan Unai Simon, Dani Vivian, Aymeric Laporte eta Selton Sanchez.
La saioa Lezaman. Artxiboko argazkia: EFE
Athleticek hiru eguneko atsedena hartu baino lehenagoko azken entrenamenduarekin amaitu du astea. Lan saioan azpimarragarriena Oihan Sancet, Iñaki Williams eta Jesus Aresoren falta izan da, azkeneko honek arazo fisiko ezagunik gabe.
Horiek ez dira sesioko hutsegite bakarrak izan, aipatutakoez gain, iraupen luzeko lesioak dituzten jokalariak ez dira entrenatu, hau da, Unai Egiluz, Beñat Prados eta Maroan Sannadi. Espainarekin deituak dauden jokalariek ere ez dute parte hartu, hala nola, Unai Simon, Dani Vivian, Aymeric Laporte eta Selton Sanchez, azkenekoa 19 urte azpiko selekzioarekin.
Baina ez dira dena hutsegiteak izan, Mikel Jauregizarrek adibidez entrenatu ahal izan du bere 22. urtebetetzean, Nico Williamsek ere normaltasunarekin bete du lan saioa, gainera, Eric Garmen, Bilbao Athleticeko atezainak ere entrenamendu honetan egon da. Horietaz gain, Palestinaren aukako partidarako, Euskal Selekzioarekin deituta dauden jokalariek ere taldearekin egin dute saioa.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar