Athletic club
ATHLETIC vs BOSRUSSIA DORTMUND
Athleticek porrot gogorra jaso du Borussia Dortmunden aurka (4-1) Txapeldunen Ligako bigarren jardunaldian. Gorka Guruzetaren golaren ostean markagailua berdintzear izan da
Marcel Sabitzer e Iñigo Ruiz de Galarreta. Imagen: EFE
Athleticek porrot gogorra jaso du Borussia Dortmunden aurka (4-1) Signal Iduna Parken. Markagailuak ez du islatzen zuri-gorriek minuturik onenetan egindako jokoa. Alemaniako taldeak aurrea hartu du Svenssonen eta Chukwuemekaren golekin, hegaletik hegalerako bi akzio azkarretan. Baina 2-0koaren ostean, Athletic suspertu egin da. Gorka Guruzetak Niklas Süleren akatsa baliatu du eta aldea murriztu du 61. minutuan. Hainbat minututan zehar, Valverderen taldea berdinketa lortzear zegoela zirudien.
Atsedenaldiaren ostean Laporte, Galarreta eta Guruzeta sartu dira, eta aldaketak eragina izan du. Athletic askatu da, lerroak estutu ditu eta Dortmund kinka larrian jarri du. Maroanek, Navarrok eta Guruk berak abagune argiak izan dituzte etxekoen hirugarren golaren aurretik.
3-1ekoa Athletic ondoen zegoenean iritsi da: Sabitzerren aurrealdetik egindako jaurtiketa batek Guirassyren kontra jo du 82. minutuan, eta Unai Simonek ez du aukerarik izan. Julian Brandtek kontraerasoan itxi du kontua. Amaiera krudela izan da Bilboko taldearentzat, 2-1ekoarekin berdinketa gertu izan baitu area barruko hainbat ekintza argitan.
Honekin, Athleticek bigarren porrota jaso du multzoen fasean, eta okertu egin zaio bidea Txapeldunen Ligan.
Fitxa teknikoa:
4 - Borussia Dortmund: Kobel; Sule (Schlotterberck, 70. min), Anton, Bensebaini; Ryerson, Sabitzer, Jobe Bellingham (Nmecha, 70. min), Svensson; Adeyemi (Brandt, 73. min), Carney Chukwuemeka (Beier, 73. min); eta Guirassy (Fabio Silva, 87. min).
1 - Athletic Club: Unai Simon; Gorosabel, Vivián (Laporte, 46. min), Paredes, Lekue; Jauregizar (Galarreta, 46. min), Rego; Iñaki Williams (Guruzeta, 46. min), Unai Gómez (Nico Serrano, 73. min), Robert Navarro; eta Maroan Sannadi (Ibon Sánchez, 80. min).
Golak: 1-0, 28. min: Svensson. 2-0, m.50: Chukwuemeka. 2-1, 61. min: Guruzeta. 3-1, 82. min: Guirassy. 4-1, 91. min: Brandt.
Epailea: Szymon Marciniak (Polonia). Txartel horiak atera dizkie Beier (89. min), Paredes (43. min) eta Gorosabel (59. min) jokalariei.
Gertaerak: Txapeldunen Ligako Liga Faseko bigarren jardunaldiko partida, Westfalenstadion (Signal Iduna Park) ia beteta 66.000 ikuslerekin. Horietatik, Athleticen 4.000 zale inguru.
Hurrengo zuzenekoak
| 06 | 22:10 - 00:30 | PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta |
Ezagutu 2025eko Tourrari buruzko informazio guztia: Etapa profilak, sailkapenak, bideo interesgarrienak.
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa


Aukera ezazu nabigatzeko nahiago duzun hizkuntza.
Elige el idioma en el que prefieras navegar