19:28

Athletic club

Txapeldunen Liga

Dortmund, PSG eta Arsenal, Athleticen aurkari zailenen artean Txapeldunen Ligan

EITB

Guztira zortzi talde dira, eta horietatik lauren aurka jokatuko du San Mamesen, eta beste hainbeste bisitatuko ditu bere zelaietan.

  • Txapeldunen Liga.

    Txapeldunen Liga. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Athleticek ostegun honetan ezagutu ditu 2025-2026 denboraldiko Txapeldunen Ligako faseko aurkariak: Borussia Dortmund, Paris Saint-Germain, Arsenal, Atalanta, Sporting Portugal, Slavia Praga, Qarabag eta Newcastle.

Euskal taldeak etxean jokatuko du PSG (FRA), Arsenal (ING), Sporting (POR) eta Qarabag (AZE) taldeen aurka, eta Borussia Dortmund (GER), Atalanta (ITA), Slavia Praga (CZE) eta Newcastle (ING) taldeen zelaiak bisitatuko ditu.

Partiden datak eta ordutegiak larunbat honetan, abuztuak 30, jakinaraziko dira.

Hasierako etapa hau irailaren 16tik urtarrilaren 28ra bitartean jokatuko da. Sailkapeneko lehen zortziak zuzenean pasatuko dira final-zortzirenetara, eta 9tik 24ra kanporaketa bat jokatuko dute, final-zortzirenak osatzen dituztenak ateratzeko.

Ondoren, txapelketak gaur egungo partida bikoitzeko kanporaketen formatuarekin jarraituko du, 2026ko maiatzaren 30eko finalera arte, Budapesteko Puskas Arenan.

Iruzkinak

  • Hurrengo zuzenekoak

    • Gaur
    • LR.
    • IG.
    • AL.
    • AS.
    • AZ.
    • OG.
    06 22:10 - 00:30 PILOTA | Elordi-Zabaleta vs P. Etxeberria-Rezusta

    Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena